Bizitza-aseguruak segurtatutako zenbatekoa: gakoak

Bizitza-aseguru baten kontratazioa une garrantzitsua izaten da, arrazoi batzuengatik.
Iturria: IATI

Lehenik eta behin, errealitate gordin bati egin behar diogu aurre, alegia, gure bizitzak baduela amaiera eta ez dakigula egun hori noiz helduko den. Beste gizarte batzuetan, hau barneratutako gaitzat hartzen da; Espainian, aldiz, ez dakigu zergatik, heriotzak tabu bat izaten jarraitzen du.

Bizitza-aseguruak segurtatutako zenbatekoa: gakoak

SURNE, konpainia onena zerbitzuaren kalitateagatik

Balorazio orokorra eginda, zerbitzuaren kalitateari dagokionez konpainia onenaren saria da, ADECOSEk (Espainiako Aseguru Artekaritzen Elkartea) emana. Gainera, SURNE konpainiarik onena da istripuen, bizitza-arriskuen eta bizitza-aurrezki/pentsioen arloetan, bai banaka, bai taldeka.

SURNE, konpainia onena zerbitzuaren kalitateagatik

Finantza-merkatuen bilakaera: 2023ko laugarren hiruhilekoa

2023an, finantza-merkatuak guztiz baldintzatuta egon dira inflazioaren bilakaeragatik, horri aurre egiteko xedez Banku Zentralek hartuko zuten norabideagatik, eta erabaki horiek hazkunde ekonomikoan izango zuten inpaktuagatik, atzeraldiaren mehatxua atzean egonda.

Finantza-merkatuen bilakaera: 2023ko laugarren hiruhilekoa

Heriotza kausen bilakaera

Arrisku pertsonalak eta, bereziki, hiltzeko arriskua denboran zehar aldatuz doaz hainbat arrazoi direla medio; kasu askotan gizartearen beraren bilakaeragatik izan ohi da. EINen estatistiketan oinarrituz, Espainiako gizarteak XXI. mendean izandako aurrerapenak heriotza kausetan eragin duela ikus daiteke, batzuetan modu positiboan eta, beste batzuetan, negatiboan.

Heriotza kausen bilakaera

Aldi baterako ezintasuna eta osasun mentala

Espainiako Osasun Mentaleko Konfederazioaren arabera, 4 pertsonatik 1ek nahasmendu mental bat du edo jasango du bizitzan zehar, eta, gaur egun, ia erdiek ez dute tratamendurik jasotzen edo jasotzen duten tratamendua ez da egokia. Osasun-sistema publikoak osasun mentalarekin lotutako gaitz guztiak behar bezala artatzeko duen ezintasuna profesional espezialisten faltari zor zaio neurri handi batean; izan ere, Espainian, 100.000 biztanleko 6 psikologo daude eta Europako batez bestekoa, berriz, 100.000 biztanleko 18koa da.

Aldi baterako ezintasuna eta osasun mentala

Pentsio-produktuak eta antzekoak

Urtearen garai honetara iritsita, pertsona asko pentsio-planez gogoratu ohi dira, epe laburrerako zerga-kenkariei begira; beste batzuk, berriz,  gure gizartearen zahartzearen ondorioz erretiro-sistemak duen etorkizun zalantzagarria gogoan izanik.
 
Hedabideek gogoratzen digute, noizean behin, etorkizun zalantzagarriak alternatiba osagarrien plangintza arrazoitu bat eskatzen duela, hau da, etorkizun lasaiagoa eta itxaropentsuagoa nolabait bermatzen duten alternatibak behar dituela.
 

Pentsio-produktuak eta antzekoak

Aldaketak lanaldi partzialen kotizazioan

Pentsioen erreformaren bigarren zatiaren baitan, 2/2023 Errege Lege Dekretuak, martxoaren 16koak, pentsiodunen eskubideak zabaltzeko, genero-arrakala murrizteko eta pentsioen sistema publikoaren jasangarritasun-esparru berria ezartzeko premiazko neurriei buruzkoak, aldaketa bat egiten du 247. eta 248. artikuluetan eta, horren arabera, Gizarte Segurantzari kotizatzeko modua berdina izango da lanaldi partzialeko langileentzat eta lanaldi osoko kontratuak dituztenentzat.

Aldaketak lanaldi partzialen kotizazioan

Autonomoen erretiro-pentsioaren bilakaera

2021eko eta 2022ko pentsioen erreformaren helburu nagusietako bat araubideen arteko batez besteko diru-sarrerak parekatzea zen; izan ere, tradizionalki, LAABean sartzen diren norberaren konturako langileen erretiro-prestazioak Araubide Orokorraren mende dauden besteren konturako langileenak baino nabarmen txikiagoak izan dira.

Autonomoen erretiro-pentsioaren bilakaera

Finantza-merkatuen bilakaera: hirugarren hiruhilekoa 2023

Egoera makroekonomikoak argi-itzalak bizi ditu, azken aldian baldintza monetarioak nabarmen gogortu direlako. Alde batetik, kontsumoari eta enpleguari buruzko zifrek indartsu jarraitzen dute oraindik ere, langabezia-tasak % 6,4 eta % 3,8 baitira eurogunean eta AEBn, hurrenez hurren, minimo historikoetatik gertu. Horrela, bada, Ameriketako eta Espainiako ekonomiak, zeinek kontsumo pribatuarekiko mendekotasun handiagoa dute, % 2,1 eta % 1,8 hazi dira urte batetik bestera, hurrenez hurren, atzeraldi ekonomikoaren mailetatik oso urrun.

Finantza-merkatuen bilakaera: hirugarren hiruhilekoa 2023