Imagen de cabecera noticias

Bizitza-aseguruak segurtatutako zenbatekoa: gakoak

26 Otsaila 2024
Madre disfrutando con su hijo en una playa

Bizitza-aseguru baten kontratazioa une garrantzitsua izaten da, arrazoi batzuengatik.
Iturria: IATI

Lehenik eta behin, errealitate gordin bati egin behar diogu aurre, alegia, gure bizitzak baduela amaiera eta ez dakigula egun hori noiz helduko den. Beste gizarte batzuetan, hau barneratutako gaitzat hartzen da; Espainian, aldiz, ez dakigu zergatik, heriotzak tabu bat izaten jarraitzen du.

Bigarrenik, garbi izan behar dugu bizitzak aurrera jarraituko duela gure presentziarik gabe, mundua ez dela geldituko, ezta gure inguruneko pertsonak ere.

Puntu horretan, garrantzia hartzen du bizitza-aseguruak, eta galdera batzuk egin behar dizkiogu geure buruari: badago gugandik mendetasun ekonomikoa duen pertsonarik? Nola aldatuko zaie bizitza geu ez bagaude? Babestu nahi ditugu, haien bizitza oraingoaren antzekoa izan dadin, ahal den neurrian? Eta, hortaz, zenbat diru behar da horretarako?

Seguruenik, lehenengo erreakzio intuitiboa izango litzateke nahikotzat hartzen dugun zenbateko bat ematea, zenbaki biribiletan, 100.000?, 400.000? edo 1.000.000?, baina garbi dago erantzun horrek ez duela oinarri handirik. Izan ere, hasteko, gure egoera pertsonal eta familiarra baloratu beharko genuke: gure bikotekidearen adina eta sarrera, gure seme-alaben kopurua eta adinak, familiaren maila soziokulturala, aurrezkien bolumena, zorren bolumena, zorren estaldura maila, gastu familiarren bolumena, jadanik kontratatuta dauden aseguruak, espero den gizarte-babesa eta, jakina, gure diru-sarreren maila.

Gure bikotekidearen adinak eta prestakuntzak determinatuko dute noiz arte egongo den lanean, eta haren diru-sarrerek determinatuko dute noraino aurre egin ahal izango dien, bere kabuz, familiaren karga ekonomikoei. Bikotekidea lanean ez dagoenean eta adinekoa denean, horrek nabarmen mugatzen du bere aldetik sarrerak izateko aukera, eta horrek estalduraren beharra handituko du.

Seme-alaben kopurua eta adina erabakigarriak izango dira, zeren horrek determinatuko baitu zenbat denboraz izango duen familiak ekonomikoki mendekoak diren pertsonak eta horien kopurua, familiaren maila soziokulturala ere kontuan hartuta, zeren horrek baldintzatuko baititu bete nahi ditugun prestakuntza-itxaropenak. Unibertsitate-ikasketak dituzten gurasoek nahi izaten dute euren seme-alabek ere euren maila akademikoa eskuratzea; beraz, kontuan hartu beharko dugu seme-alaba horiek gure sostengu ekonomikoa beharko dutela euren karreraren amaierara arte, edota baita gradu-ondoko bat edo master bat egiten duten bitartean ere. Horrez gain, ikusten dugu nola aldatu daitekeen prestakuntzarako gastuen maila bere lehenengo etapetatik goi mailako ikasketetara, eta hori areagotzen da baldin eta asmoa zentro pribatuetara edo atzerrira joatea bada.

Metatutako aurrezkien bolumenak ahalbidetuko du estalduraren beharrak jaistea. Zorren bolumenak, aldiz, babes ekonomikorako beharra handituko du, zor horiek estalita ez badaude. Kasu askotan, hipoteka-zorrak bermatuta egongo dira, osorik edo zati batean, aseguru-bizitza baten bitartez, eta horrek konponduko du familiari sortzen zaion kostu errekurrentea; beste mailegu batzuetarako –adibidez: mailegu pertsonalak edo kontsumorako maileguak-, aldiz, estaldura hori ez da hain ohikoa.

 

ESPAINIAKO FAMILIEN FINANTZA-AKTIBOAK
Saldoa, milioi eurotan

Familia-unitatearen batez besteko gastuen bolumena baliabide ekonomikoen beharra neurtzeko erabiltzen da, eta, aldi berean, oso baliabide erabilgarria izan daiteke murriztu litezkeen alferrikako gastuak detektatzeko. Aditu batzuen ustez, orokorrean, batez besteko sarrerak dituzten familiek % 20raino murriztu ditzakete euren gastuak, horren truke ongizatea modu nabarian galdu gabe.

Bukatzeko, eta seguruenik hau da puntu erabakigarriena, baloratuko beharko dugu zein den gure sarrera errekurrenteen eta espero den gizarte-babesaren mailaren arteko alderaketa. Zenbait faktoreren arabera, alarguntza-pentsioa langilearen kotizazio-oinarriaren % 52 izaten da, orokorrean; zurztasun-pentsioek, berriz, horren % 20 soilik sortzen dute (eta muga jakin batzuekin). Gizarte-babes horrekin, desberdintasun nabariak aurkituko ditugu langile mota eta familia-egoera desberdinen artean. Seme-alabarik gabeko bikote batean kasuan, aseguratuak soilik lan egiten badu, bikoteak % 48ko babesgabetasuna izango du orokorrean, betiere kotizazio-oinarria hildakoaren sarrerekin bat badator. Egoera okerragoa da berau gutxieneko oinarrigatik kotizatzen duen langile autonomo bat baldin bada (oinarri hori bere benetako etekin garbiak bai askoz ere txikiagoa izanik); edo, adibidez, bere sarrera handiengatik kotizazio-oinarria gehienekora mugatuta duen besteren konturako langile bat baldin bada.

Gastu, sarrera, denbora eta pertsonekin zerikusia duten gai horien guztien konbinazioak lagunduko digu bizitza-aseguruak estali behar duen “zenbatekoa” aurkitzen. Garbi dago, jakina, faktore horiek eboluzionatu ohi dituztela (gorantz edo beherantz); horregatik, oso beharrezkoa da aditu baten laguntza izatea, une bakoitzean ditugun behar errealetarako egokia den estaldura maila zehazteko.

Noticias Relacionadas

19 Azaroa 2024
Laneko prebentzioari buruzko araudiaren bilakaera aurrera doan arren, eta horri esker ekoizpen-jarduera gero eta seguruagoa izan behar dugun arren, lanaldiko istripu hilgarrien…
12 Azaroa 2024
Argi dago gizartea etengabe ari dela eboluzionatzen eta aldaketa bakoitzarekin onurak sortzen direla, baina baita kontraesanak ere.
31 Urria 2024
Bigarren hiruhilekoan, EBZ izan zen interes-tasak jaisten hasi zena, zortzi urte igaro eta gero; horren ostean, berriz, irailaren 18an, FED  hasi zen murrizketekin, aurreneko aldiz