Imagen de cabecera noticias

SURNE, konpainia onena zerbitzuaren kalitateagatik

02 Otsaila 2024
Surne, primera por calidad de servicio en Premios ADECOSE

Balorazio orokorra eginda, zerbitzuaren kalitateari dagokionez konpainia onenaren saria da, ADECOSEk (Espainiako Aseguru Artekaritzen Elkartea) emana. Gainera, SURNE konpainiarik onena da istripuen, bizitza-arriskuen eta bizitza-aurrezki/pentsioen arloetan, bai banaka, bai taldeka.

Sari horiek ADECOSE 2023 Barometroaren XV. Edizioaren aurkezpenean eman dira. Bertan elkarteko artekaritzen balorazioak jaso dira eta SURNE aseguru-sektoreko profesionalek senideei eta lagunei gomendatuko lieketen konpainien buruan jarri da, baita haiekin lan egitea nahiago dutenen artean ere.

ADECOSE barometroa aseguru-profesionalen sentsibilitatearen kalibratzaile ona da, eta azken urteotan merkatuko erreferente bihurtu da. Konpainiak eta haien zerbitzuak aztertzeaz gain, sektorean joera erakustea eta kontuan hartu beharreko hobekuntza-jarraibideak gomendatzea du helburu.

Aintzatespen horrek ilusio berezia egiten dio SURNEri; izan ere, barometroaren emaitzak elkartearen artekaritzen parte-hartze zabal eta askotarikoaren emaitza dira —Espainiako aseguru-brokerren kolektiboa ordezkatzen dute horiek—, eta horrek argi eta garbi erakusten du SURNEk zerbitzurik onena eta banaketa mota hori eskaintzeko konpromisoa duela.

“SURNEn zerbitzuaren kalitatean, kaudimenean eta finantza-osasunean oinarritutako balio diferentzialeko proposamen bat eskaintzearen aldeko apustua egiten da”, adierazi du Alex Bilbao SURNEko zuzendari komertzialak.

Nabarmentzekoa denez, aintzatespen hori taldekakoa da, alegia, pertsona eta sail guztien lana baloratzen du, eta azpimarratzekoa da SURNE lehen postuetan dagoela alderdi hauen balorazioari dagokionez: produktua/prezioa, kudeaketa teknikoa, kudeaketa komertziala, administratiboa, ekoizpena, ezbeharrak eta brokerrari emandako baliabideak.

Benetako talde-saria da. Testuinguruan jarri eta zer aseguru-etxerekin “lehiatzen” garen ikustea gustatzen zaigu, tamainak gutxi axola duela ohartzeko. Eskerrak ematen dizkiogu ADECOSEri egindako lan bikainagatik, eta zorionak ematen dizkiegu barometroan modu batera edo bestera islatu diren konpainia guztiei.

Hemen ikus dezakezu ADECOSE 2023 barometroa.

Noticias Relacionadas

10 Urria 2024
Bizi-itxaropenak Espainian azken urtetan izan duen hobekuntza da, zalantzarik gabe, gure herrialdearen garapen sozioekonomikoaren froga garbienetako bat.
2 Urria 2024
Enplegu-plan Sinplifikatuak (aurrerantzean, EPSak) aurrezpen-modalitate bat dira, jarduera ekonomikoen testuingurukoak, enpleguko pentsio-planen bultzada arautzen duen 12/2022…
25 Iraila 2024
3/2022 Errege Lege Dekretuak kotizazio-sistema berri bat onartu zuen norberaren konturako langileentzat –hau da, autonomoentzat-, lehendik zeuden Gizarte Segurantzako erregimen…