HEZURREN HAUSTURA
Lasaitasun osoz mugitu
SURNE-n produktu berri bat landu dugu 60 urtetik gorako gure bezero seniorrak gogoan hartuz.
Erorketa bat edo istripu bat jasaten dugunean, hezurren baten eman daitekeen haustura dugu ondorio ohizkoenetariko bat.
Egoerok eragin negatiboak izan ditzakete geure egunerokoan, bizitza normala egitea eragotzi baikaitzakete: lekuz aldatzea, independentziaz ibiltzea edo lan egitea.
Ezin dugu ekidin horrelakoak gertatzea, baina bai zeure ondoriozko egoera lasaiagoa izan dadila laguntzea.
Haustura eta ondorengo errehabilitazioa erosoagoak izan daitezen, Surne Istripuak SENIOR Hezurren Haustura estaldura berria sortu dugu.
Kontratazioa eta gehienezko estaldura adina
Surne Istripuak SENIOR Hezurren Haustura kontratatu ahal izateko, osasun adierazpen bat besterik ez da behar.
75 urtetan ezarri da kontratatu ahal izateko adinik altuena eta 85 urtetan estaldurarako gehienezko adina.
Salbuespenak
Osteoporosi edo haustura patologikoa, estreinakoz diagnostikatu baldin baziren, berme honen eragin dataren aurretik.
Metatartso edota metakarpoko hezurren hausturak eta oin edo eskuetako hatz/behatzetako hezurrak.