Autonomia Pertsonala Babesteko Plana

Zure eskuetan dago. Ezin duzu etorkizuna ezagutu, baina prest egon zaitezke.

Medikuntzaren garapena eta bizimodu osasungarriak direla eta, bizi-itxaropena asko handitu da gure herrialdean. Orain adin bakoitzari egokitutako bizi-kalitaterik onena izatea nahi dugu. Gero eta urte gehiago betetzen ditugu, baina gero eta ohikoagoak dira gure independentzia eta geure kabuz moldatzeko gaitasuna mehatxatzen duten gaixotasunak.


Horregatik, AUTONOMIA PERTSONALA BABESTEKO PLANA eskaintzen dizugu. Mendekotasun-egoeran egoteagatik, etxea gure mugikortasunera egokitu beharragatik eta abarrengatik sortutako gastuak estaltzen lagunduko dizun asegurua da.
Aseguru hori kontratatzean lasaiago sentituko zara, desoreka ekonomikoez arduratu gabe.

Zer da dependentzia?

Adina, gaixotasuna zein desgaitzea dela eta, autonomia fisiko, mental, intelektual edo sentikor eza edota galerarekin loturiko etengabeko egoera da dependentzia, non eguneroko funtsezko eginbeharretarako beste pertsona bat edo batzuk edota laguntza garrantzitsuak behar diren; edo desgaitze intelektual edo buruko gaixodunen kasuetan, euren autonomia pertsonalerako laguntzak.

Apirileko 504/2007 Errege Dekretuak Dependentzia Balorazio Baremoan maila ezberdinak puntu bidez zehazten ditu. SURNEDEPENDENTZIAk berme aseguratudun menpeko pertsonen beharrizanetarako dependentzia maila bitan sailkatzen du:

  • Dependentzia Handia: eguneroko bizitzan oinarrizko ekintza ezberdinak burutzeko egunean bi edo hiru aldiz laguntza behar duenean, baina ez duenean ordea jagole baten etengabeko zaintza behar ez eta bere autonomia pertsonalerako laguntza handirik ere. Dagokion azken puntuazioa MBB-ren arabera 50 eta 74 puntu bitartekoa da. 
     
  • Dependentzia Larria: eguneroko bizitzan oinarrizko hainbat ekintza ezberdin burutzeko egunean zenbait aldiz laguntza behar duenean, eta autonomia fisiko, mental, intelektual edo sentikorraren galera osoa dela eta, ezinbestean beste inoren laguntza behar duenean etengabe edo autonomia pertsonalerako laguntza orokorki behar duenean. Dagokion azken puntuazioa MBB-ren arabera 75 eta 100 puntu bitartekoa da.

Medikuntza eta bizimodu osasuntsuen garapena dela eta, bizi itxaropena gure herrian hainbat hazi da, orain adin bakoitzari hobeto dagokion bizi kalitatearen bila gabiltza.

Gero eta urte gehiago betetzen dugu baina gure independentzia eta gure kabuz baliatzeko gaitasunak mehatxatzen dituzten gaixotasunak gero eta arruntagoak dira.

Horregatik eskaintzen dizugu SURNEDEPENDENTZIA, dependentzia egoera batera heltzekotan sorturiko gastuei aurre egiteko lagungarria dena segurua, gure mugikortasunaren arabera etxea moldatzea, etab. Lasai egotea permititzen diguna asegurua.

seguro dependencia

 

Zer estaltzen du aseguru honek?

SURNEDEPENDENTZIArekin aipatutako dependentzia mailetara heltzen den aseguratuak biziarteko errenta konstantea jasoko du. Hontara dependentziak eragindako gastuei aurre egin ahal izango die, esate baterako, autonomia pertsonalean laguntza tresnak erostea, jagole bat kontratatzea zein mediku tratamenduak.

Dependentzia Handidun kasuetarako, SURNEk Oinarrizko Modulua diseinatu du, non aseguratuak biziarteko 1.000 euro/hileko errenta jasoko dituen. Errenta, Dependentzia Larrietan hileko 500 €koa da bere oinarriko moduluan.

Hala ere, zure poliza egin orduko, onartutako menpekotasunera heltzekotan jasotako Errentaren zenbatekoa zehaztu dezakezu.

 

Gabe-aldia

Dependentzia egoera zerk eragiten duen arabera, gabe-aldia aldagarria da:

  • Aseguruaren efektu datak markatzen du gabe-aldia, data horren ondorengo istripu batek eragindakoa denean dependentzia.
  • Aseguruaren efektu datatik aurrera 3 urte, dependentzia dementzia edo gaixo neuro-psikiatrikodun ondorioz eragindakoa denean dependentzia.
  • Urte 1, aseguruaren efektu datatik aurrera, beste edozein kasutan.

Frankizia

FrankiFrankizia aldia: aseguru entitateak aseguratuak egindako prestazio eskariaren txosten osoa jasotzen duenetik aurrera, 3 hilabeteko aldia.

Osasun baldintzak

SURNEDEPENDENTZIA kontratazio oso erraza duen produktua da. Izan ere, 65 urte arte, osasun adierazpen sinple batekin kontratatu daiteke, bestei nolako frogarik gabe.

65 urtetik aurrera, osasun adierazpen zabala eta ahaleginetan ECG probekin batera, mediku azterketa bat behar da, adin horretan ohikoa denez bizi zein gaixotasun aseguruetan.

Errenta maximo bermatua

Jaso daitezkeen polizen gehiengo kopurua 4.000 €koa da Dependentzia Handidunetan eta 2.000 €koa Dependentzia Larrietan.

Sartzeko adin muga

SURNEDEPENDENTZIA kontratatzeko adin muga 69 urtetan dago, aurretiaz aipatutako baldintzak beteta.

 

Accidentes senior
HEZURREN HAUSTURA Lasaitasun osoz mugitu SURNE-n produktu berri bat landu dugu 60 urtetik gorako…

Beste aseguruak

Galderarik baduzu?

Información básica sobre protección de datos


Responsable: Svrne, Mutua de Seguros y reaseguros a prima fija (“SVRNE”)

Finalidad:

- Gestión de la relación pre-contractual.

- Conservar los datos de carácter personal para el caso de que no se formalice la relación contractual, con la finalidad de gestionar futuras solicitudes que pueda realizar.

Legitimación(base jurídica):

- Ejecución del pre-contrato.

- Interés legítimo, para gestionar y satisfacer a futuro sus eventuales consultas o peticiones.

Destinatarios:

- No se realizarán cesiones de sus datos.

- No obstante, podrán tener acceso a sus datos como encargados del tratamiento, agentes propios (sociedades del Grupo).

Transferencias internacionales: Sus datos de carácter personal no serán objeto de ninguna transferencia internacional de datos.

Derechos: Podrá ejercitar los derechos de acceso, rectificación, supresión, oposición, limitación del tratamiento, y de portabilidad conforme a lo indicado en la información adicional.

Información adicional: Puede consultar la información adicional y detallada sobre el tratamiento de sus datos en politica de privacidad

CAPTCHA