Konbinaturik onena dugu
Produktu bi batean batzen dituen eta beste produktu batzuen osagarri bezala funtziona dezakeen proposamen berritsua.
Eguneko Baja al da?
Istripu asegurua al da?
Gaixotasun asegurua al da?
- Eguneko Baja produktua da + estaldura Erabateko ezintasuna izatekotan.
- Bakarrik zein beste aseguru konpainia batzuen Eguneko Bajen osagarri bezala kontrata daiteke*.
- Bizirik gozatzen diren onura eta mesedeak dituen aurreikuspen asegurua da.
- Laburbilduz, segurtasun gehiago, estaldura gehiago, lasaitasun gehiago, prezio harrigarrian.
Eguneko baja
Gaixo edo istripu baten ezustekoak, frankizia ezberdinekin eta urte bete edo urte eta erdiko epe maximoan, estaltzen dituen asegurua. Azken finean, SURNEren bermea eta zerbitzua dituen produktu tradizionala.
Ezintasun errenta
Benetako berritasuna. Erabateko ezintasunagatik 65 urte izan arterainoko errenta konstantea. Produktua berritsua eta berritzailea izateaz gain beste ezaugarrik bereizten dute:
- Ohiko bizi asegurua ordaindu beharko zenukeenaren prezio erdian, behar izatekotan, 65 urte izan arterainoko ezintasun errenta konstanteaz gozatu dezakezu.
- Beharrezkoa zen horrelako produktua. Zertarako eskaini heriotzarako bizi asegurua, jada ez baldin baduzu beharko?
Eguneko Baja, bere modalitate ezberdinetan, beste konpainia batzuek jada eskaintzen duten produktua da. SURNEk pausu bat haratago emanaz EZINTASUN ERRENTA sortzen du: ezintasunagatik 65 urte arterainoko errenta konstantedun produktua.
- Berritsua
Behingoz produktu bakar batean batzen dira profesional / autonomoak gehien eskatzen dituen beharrizanetako bi. - Konbinagarria*
Produktu honen alderdi interesgarrienetako bat, erabateko ezintasun errenta produktua, EZINTASUN ERRENTA, merkatuko Eguneko Bajarekin batu ahal izatea da. - Eskari handiduna
Produktu honek eskari handia dauka profesional autonomoen artean. ?Bizirik? gozatzen den asegurua da. Autonomoek, orokorrean, euren benetako irabaziak baino gutxiagoko kotizazio basea hartzen dute, horregatik baja edo ezintasunen bat egotekotan beti izango dute estaldura urria. - Ekonomikoa
Produktu honen merkaturatzea errazteko alderdi fuertea, ezintasun bermea, heriotza bermea kontratatzeko beharrik gabe zinpetzeko aukera da. Horrela, bizi aseguru baten kostearen erdia baino gutxiagotan, ezintasun estalduraz goza daiteke. - Kontratazio erraza
Kontratatzeko osasun aitorpena besterik ez da behar.
Informazio dosierra jaso nahi duzu?
Proposamen berritsu honen abantailen berri emango dizun dosier osoa bidaliko dizugu.