Dena aurreikusita
SURNEn ezin dugu ezer egin istripuak izateari uzteko, baina egin dezakeguna da, gertatzekotan ere, dena errazagoa izatea da. Gure bezeroek badakite lasai ibil daitezkeela bizitzan.
SURNEISTRIPUAKekin asegurua egiteak erabateko estaldura izatea esanahi du eta gure familientzat nahi dugun babes hori lortzea ere.
Horretarako, estaldura handia eskaintzen dugu istripuak eragindako baliaezintasun edo heriotzaren kasuan, dela 24 ordukoa dela lanekoa, eta mundu-estaldurarekin
Ezinbesteko egoera horien aurrean ? beti ? behar delako erantzun sendo bat, benetan lasaitzen gaituena, euskarri bat, SURNEk orain eskaintzen dizunaren modukoa, unerik txarrenean sostengatzen gaituena. Izan ere, SURNEn gehienezko estaldura - preziorik txikienean ? onurarik gabeko entitate bat garelako da posible.
Zure esku ditugun beste istripu-aseguru batzuk
- Hitzarmen-aseguruak: Gure bitartekariaren intranetetik edozein Hitzarmenek exijitutako Aseguruen kontratazioa eskain diezaiekegu Enpresei eta Administrazioei.
- Aldi baterako Istripu-aseguruak prestakuntza-, gizarte-, kultura- eta kirol-jardueretarako: Gisa berean, gure bitartekariaren webgunetik polizak kontratatu daitezke prestakuntza-ikastaroetarako, bekadunentzat, kirol-jardueretarako… egun gutxiko aseguruak, jarduera konkretuetarako.