Imagen de cabecera noticias

Surne, beste urte batez, Lointek Gernika KESB taldearekin

23 Azaroa 2021
Surne, un any més amb el Lointek Gernika KESB

Beste urte batez, Lointek GERNIKA KESB saskibaloi taldearekin kolaboratuko du SURNEk. Apustu ziurra denboraldi berri honetarako, ilusioz betea eta Lointek Gernika KESB taldearekin batera; izan ere, SURNE erabat identifikatzen da taldeko jokoaren eta izaeraren balioekin. Haiei esker, emakumezkoen saskibaloian grinak pizteko gai da Lointek.

Ángela Martínez de Aranok, SURNEren Kontroleko arduradunak, Gernika taldeko presidente Gerardo Candinarekin sinatu zuen akordioa, eta honako hau  azaldu zuen: “talde baten espiritua harago doa eta bere zaleei eta oro har gizarteari transmititzen dizkio balio horiek. SURNEk ere bere DNAn ditu: zerbaitegatik daramatzagu 115 urte baino gehiago bizkaitarrak babestuz. Gernika KESBren bereizgarri diren ahalegina, konpromisoa eta hobetzeko nahia beti agertu beharko lirateke abian jartzen diren proiektu guztietan”.

Candinaren hitzetan, “SURNEren babesa izaten jarraitzeak proiektu hau finkatzen jarraitzen laguntzen eta lasaitasuna ematen digu, maila guztietan balio segurua baita, dudarik gabe”.

Noticias Relacionadas

29 Iraila 2025
2025etik aurrera, gizarte-kotizazioen sistemaren figura berri bat sartuko da indarrean: elkartasun-kuota.
10 Iraila 2025
Gobernuak planteatu du asteko gehieneko lanaldia 40 ordutik 3,7,5 ordura murriztea, soldata murriztu gabe.
29 Abuztua 2025
Hainbat urtez, lan-ongizatea zerbait “estra” izan da enpresa askorentzat, hots, denbora eta aurrekontua egonez gero eskaintzen den zerbait, edo jendeari begira “itxura ona” eman…