Imagen de cabecera noticias

Elkartasun-kuota eta enpresaren jarraitutasuna

29 Iraila 2025
personas clave en empresa

2025etik aurrera, gizarte-kotizazioen sistemaren figura berri bat sartuko da indarrean: elkartasun-kuota. Gehieneko kotizazio-oinarria gainditzen duten soldatei aplikatuko zaie -gaur egun, gehieneko oinarri hori 54.000 euro dira urtean-, eta % 1eko gainkarguarekin hasiko da; gero, ehuneko hori poliki-poliki igoko da, 2045an % 6ra iritsi arte.

Itxuraz doikuntza-txikia ematen badu ere, garrantzitsua da une honetatik beretik kontuan hartzea, batez ere zure enpresan soldata handiko profil estrategikorik baduzu. Neurri horrek ez du hobetzen kuota hori ordaintzen dutenen etorkizuneko pentsioa, eskubide gehigarrik sortzen ez duelako, baina bai igotzen die lan-kostua enpresei.

Norengan du eragina?

Batez ere honelako pertsonak dituzten enpresetan:

  • Zuzendaritzako kideak, maila ertaineko agintariak edo maximoaren gaineko soldatak dituzten profil teknikoak.
  • Soldata handia duten sozietate-autonomoak.
  • Ordainsari-eskema konplexuak dituzten bazkideak edo kolaboratzaileak.

Orobat, badu eragina euren konpentsazio-planak edo talentua fidelizatzeko planak diseinatzen hasten ari diren enpresetan, zeren kontuan hartu behar baitute zer inpaktu duen karga berri horrek euren soldata-politikan.

Zergatik da garrantzitsua aurrea hartzea?

2025ean gainkargua txikia bada ere, bere hazkunde progresiboak presioa sor dezake, epe ertainera, soldata-egituretan. Garaiz berraztertzen ez bada, honako elementu hauetan izan dezake eragina:

  • Enpresaren oreka finantzarioa.
  • Funtsezko pertsonen atxikipena, zeren pizgarriak galtzen dituztela sentitu baitezakete.
  • Jarraitutasun-planak, baldin eta ezagutza edo kudeaketaren kontzentraziorik badago gainkarguak ukitzen dituen profiletan.

Jarraitutasuna babesteko gomendioak

  1. Ukitutako profilak identifikatzea eta aurreikusitako kostu erantsia kalkulatzea.
  2. Ordainsari-eredua berraztertzea, batez ere pizgarriak, bonusak edo gauzazko onurak barne hartzen baditu.
  3. Alternatibak baloratzea, hala nola gizarte-aurreikuspen osagarria, zeren horrek ahalbidetzen baitu talentua motibatzea eta babestea kotizazioetan gainkargarik ezarri gabe.
  4. Kostu hau jarraitutasun finantzarioaren planean sartzea, batez ere funtsezko pertsonalarekiko mendetasuna handia bada.

Konklusioa

Elkartasun-kuota gero eta inpaktu handiagoa duen neurri bat da, baina ondo kudeatuta egonez gero ez du zertan arazorik sortzera iritsi. Baina kasurik ez egiteak kostu erantsiak, diruzaintzako tentsioak edo funtsezko pertsonen galera ekar ditzake berekin. Une honetatik beretik ordainsari-estrategian eta jarraitutasun operatiboaren azterketan sartzea da aurrea hartzeko modurik onena.

Noticias Relacionadas

10 Iraila 2025
Gobernuak planteatu du asteko gehieneko lanaldia 40 ordutik 3,7,5 ordura murriztea, soldata murriztu gabe.
29 Abuztua 2025
Hainbat urtez, lan-ongizatea zerbait “estra” izan da enpresa askorentzat, hots, denbora eta aurrekontua egonez gero eskaintzen den zerbait, edo jendeari begira “itxura ona” eman…
30 Uztaila 2025
Enpresa askotan, batez ere ETEetan, badira organigraman ezinbesteko pertsona gisa agertu ez arren benetan ezinbestekoak diren pertsonak. Prozesuen xehetasun guztiak ezagutzen dituz