Imagen de cabecera noticias

Finantza-merkatuen bilakaera 2024ko laugarren hiruhilekoan

28 Urtarrila 2025
Bandera americana ondeando en un mástil

2024ko ekitaldia hazkundeari buruzko datu onekin hasi zen Estatu Batuetan, eta indizeen jokabide bikainarekin ere bai; gainera, Europako Banku Zentralak tasak jaitsi zituen aurreneko aldiz. Nolanahi ere, uztailaren 31n, Japoniako Bankuak bere interes-tasak igo zituen, eta horren eraginez yenaren balioa % 10 igo zen dolarren kontra, eta, hortaz, Nikkei 225 indizea % 12 jaitsi zen, “astelehen beltza” izenez ezagutzen dena ekarriz. Dena dela, ustekabean, Erreserba federalak 50 oinarrizko puntuko jaitsiera egin zuen irailean, Europako Banku Zentralak beste 25 puntuz murriztu zituen tasa, eta Txinako gobernuak pizgarri-pakete batzuk aurkeztu zituen bere ekonomia sostengatzeko, eta horri guztiari esker beldurra desagertu zen.

Inflazioa, urte arteko tasak 2022ko irailean +% 9 gainditu ondoren, +% 4tik behera kokatu arte jaitsi da mundu mailan, urteko azken hiruhileko honetan. Herrialde gehienetan, inflazioa helburutzat hartutako mailen inguruan dago jadanik, eta horrek errazten du banku zentral nagusien diru-politikaren normalizazioa. Beste era batera esanda, inflazioa +% 2ko helburura hurbildu eta lan-merkatua sendo mantentzen den neurrian, diru-erlaxazioa geldoagoa izango da, baina ez dirudi atzerako bueltarik egongo denik, eta ez litzateke tasa-igoerarik gertatuko.

Gure errenta finkoko planak oso posizio kontserbadorea du, interes-tasen kurbaren tarte laburrean zentratuta, eta kreditu-arriskuarekiko esposizioa oso txikia da, bere inbertsioen kreditu-kalitate bikainari esker. Hori horrela, + % 3,24ko errentagarritasun metatua lortu ahal izan du urtean, eta bere aldakortasuna indizeena baino nabarmen txikiagoa da. Zuhurtziagatik, kontuz ibili behar dugu horrek izan lezakeen iraupenari begira, zeren kreditu-diferentzialak eta arrisku-primak azken urteotako minimoetan baitaude, Espainian gertatzen den bezala; izan ere, bonu alemanarekin duen diferentziala 60-70 oinarrizko puntuen inguruan dago.

Donald Trumpek azaroko hauteskundeetan lortu zuen garaipenak inpaktua izan zen merkatuaren sentimenduan, susperraldi ekonomikoaren inguruko itxaropenak sortuz, baina baita gerra komertzialen inguruko kezkak ere. Orokorrean, merkatuek arreta gehiago zuzendu diete albiste onei albiste txarrei baino, hau da, amerikar ekonomiaren hazkundeari zuzendutako arreta ekonomia alemanaren inguruko mesfidantza eta frantziar politikaren inguruko ziurgabetasuna baino handiagoa izan da. Beste alde batetik, ekonomia handien artean, zentzu positiboan nabarmendu behar da Espainia espero zen baino gehiago hazi dela hiruhilekoan, hain zuzen ere +% 0,8, eta urteko igoera % 3koa izan dela ekitaldiaren amaieran; ekonomia alemana, aldiz, atzeraldian sartu zen: 2024ko hirugarren hiruhilekoaren amaieran, BPGa Ukrainako inbasioaren aurrean erregistratutakoaren azpian egon zen.

Hala, errenta aldakorreko indize amerikarrek oso jokabide azpimarragarria izan dute, zeren S&P500 indizea % 23,31 igo baita urtean. Dena dela, igoera hori balio bakar batzuetan soilik kontzentratu da. Izatez, “zazpi bikainak” kontsideratu gabe, indizea % 7 inguru soilik igoko zen, zenbait iturriren arabera. Europar burtsen aldetik, berriz, orokorrean urte ona izen dute, baina batez ere konpainia handiek. Hala, Eurostoxx 50ek +% 8,28ko aurrerapenak lortu zituen urtean, eta Stoxx 600ren balioa +% 5,98 hazi zen. Aurreko txostenean adierazten genuen bezala, gure Errenta aldakorreko planak hiruhileko ona izan du, urtean + % 4,40 igo baita, indizeen kontrako diferentziala murriztuz, batez ere gure dibertsifikazioa handiagoari esker. 2024an, adibidez, Ibex35 % 14,78 igo zen, baina indize horrek 10 urtean metatu duen errentagarritasuna % 12,82 izan da; gure errenta aldakorreko planaren balioa, berriz, % 64,40 hazi da garai berean. Dena dela, burtsetan egondako aurrerapenek ez dute ezkutatzen sektore jakin batzuetan kontzentratzen direla gehiegi; beraz, horrek eramaten gaitu zuhurtziaz jokatzera. Gainera, kontuan hartu behar da interes-tasen aldetik espero diren jaitsiera erantsiak agian ez direla izango merkatuan azken hilabeteetan gertatu direnak bezain agresiboak.

Noticias Relacionadas

19 Otsaila 2025
Espainiako Gizarte Segurantzaren sistema eguneratu egingo da 2025ean, herritarren estaldura eta babesa hobetzera zuzendutako nobedade batzuekin.
27 Urtarrila 2025
2025. urteak funtsezko aldaketak dakartza Gizarte Segurantzaren kotizazioetan, eta aldaketa horiek eragina dute bai langileengan eta bai enpresa eta autonomoengan.
19 Azaroa 2024
Laneko prebentzioari buruzko araudiaren bilakaera aurrera doan arren, eta horri esker ekoizpen-jarduera gero eta seguruagoa izan behar dugun arren, lanaldiko istripu hilgarrien…