Eskerrak eman nahi dizkiegu apirilaren 25ean gure urteko Batzarrean Guggenheim Museoan gurekin egon ziren guztiei.
Bi urtez Batzar Nagusia “online” egin ostean”, gure mutalistekin egoteko aukerarik izan gabe, azkenez egin genuen 2022koa modu presentzialean. Rafael Urrutia eta Alberto Uriarteri gure erakundearen oraina eta etorkizuna zehetasunez azaltzen entzun ondoren, bertaratutakoekin hitz egin ahal izan genuen, oso agertoki berezi batean: Guggenheim Bilbao Museoa.
Atsegina izan zen denbora hori konpartitzea eta Erakundearen ibilera zuei bertatik bertara azaltzea. Eguneko gai-zerrendan jorratu ziren Urteko kontuen onarpena, 2021eko ekitaldiaren kudeaketaren eta gizarte-kudeaketaren txostena, Ahalmenak eskuordetzan ematea eta Aktaren Onarpena.
Bideo labur honetan, egun horri buruzko laburpen bat ikus dezakezu.