Imagen de cabecera noticias

Surne Bilbao Basket, Bilboko taldearen babesle ofiziala

17 Iraila 2021
SURNE-BILBAO-BASKET

SURNEn jauzi kualitatibo bat egin dugu eta izena eman diogu SURNE BILBAO BASKET saskibaloi taldeari.

 

Saskibaloiarekin hainbat urtez izandako loturak eta gure markaren garrantzia handitzeko pentsatutako estrategiak taldearen izen berria eta babesaren xehetasunak aurkeztera eraman gaituzte, BILBOKO  Guggenheim Museoan egindako prentsaurreko batean; bertan, talde osoa agertu zen, elastiko berria jantzita: SURNE BILBAO BASKET.

 


SURNE BILBAO BASKET, ACB taldea.


SURNE Aseguru eta Pentsioak konpainiak saskibaloi taldearen irudiarekin lotu du berea, bere markaren irudia nazio mailan hedatzera zuzendutako ekimen estrategiko batean.  

Ekinak, iraunkortasunak, talde-lanak, egiten denaren aldeko grinak eta gisa bereko balioek modu garbian definitzen dute SURNEk aseguru-konpainia moduan duen filosofia. Gainera, artekarien sarea kolaboratzaile nagusitzat duenez, ahaleginak egingo ditu kirol horren aldeko grina haiei ere transmititzeko.

Babes honek izena ematen dio taldeari, eta presentzia izango du bai kirolarien ekipamenduan, bai merchandisingean eta bai ibilgailu zein jolastokiko seinaleztapenean. Horrekin batera, zenbait ekintza diseinatuko dira akordio hori eta beraren inplikazioak gure bezero guztiei helarazteko.

 

 

Noticias Relacionadas

29 Iraila 2025
2025etik aurrera, gizarte-kotizazioen sistemaren figura berri bat sartuko da indarrean: elkartasun-kuota.
10 Iraila 2025
Gobernuak planteatu du asteko gehieneko lanaldia 40 ordutik 3,7,5 ordura murriztea, soldata murriztu gabe.
29 Abuztua 2025
Hainbat urtez, lan-ongizatea zerbait “estra” izan da enpresa askorentzat, hots, denbora eta aurrekontua egonez gero eskaintzen den zerbait, edo jendeari begira “itxura ona” eman…