Autonomoen kotizazio eredu berriak (beraren bitartez, Gizarte Segurantzari egiten zaion ekarpena lortutako etekin garbien araberakoa izango da) hilabetea bete du, eta jadanik nolabaiteko “ziurgabetasun eta harridura” sortu ditu kolektiboaren artean.
Urtarrila amaitzean, autonomoek 2023ko lehenengo kuota ordaindu behar izan dute. Eredu berriaren lehenengo ondorioak martxoaren 1etik aurrera gertatzea espero bada ere, izan baditugu ereduaren trantsizioa kudeatzen “lagunduko ez duten" kasuistika batzuk. Zehazki, honako kasu hauetaz ari gara.
- 2023ko urtarrilaren 1etik 9ra bitarteko autonomo berriak (8.000 pertsona inguru). Errakuntzaz, gutxieneko kuota kobratu zaie, tarifa lauaren aplikazioa eskatu arren (80 euroko kuota murriztua). 300 euro kobratu zaizkie. Gizarte Segurantzak errakuntza aitortu du, eta jadanik iragarri du dirua laster itzuliko duela ofizioz.
- 2022an tarifa laua zuten autonomoak. Batzuei 80 euroko kuota kobratu dizkiete, eta beste batzuei 300 euroko kuota osoa, tarifa laurako 2022an indarrean zegoen kuota (60 euro) zegokien arren. Gizarte Segurantzak errakuntza aitortu du, eta jadanik iragarri du dirua laster itzuliko duela ofizioz.
- Kotizazio-oinarriaren berriztapen automatikoa duten autonomoak (autonomoak erabakitzen du). Kasu horietan, urtarrileko kuotak jasotzen ditu bai oinarriaren eguneraketa (% 8,6ko igoera 2022ko abenduko kotizazio-oinarriaren gainean) eta bai kotizazio-tasa berria (% 31,2, 2022ko abenduan aplikatzekoa zen % 30,6ren ordez). Adibidez, 2022ko abenduan gutxieneko oinarriagatik kotizatzen zuen autonomo batek 294 euro ordaindu zituen; 2023ko urtarrileko kuota, berriz, 325 eurokoa izan da berarentzat (29 euro gehiago). Kasu horretan, indarrean dagoen araudia betetzen da.
- Kotizazio-oinarriaren berriztapen automatikorik gabeko autonomoak (autonomoak erabakitzen du). Kasu horietan, urtarrileko kuotak kotizazio-tasa berriaren eguneraketa soilik jasotzen du (% 31,2, 2022ko abenduan aplikatzekoa zen % 30,6ren ordez). Adibidez, 2022ko abenduan gutxieneko oinarriagatik kotizatzen zuen autonomo batek 294 euro ordaindu zituen; 2023ko urtarrileko kuota, berriz, 300 eurokoa izan da berarentzat (6 euro gehiago). Kasu horretan, indarrean dagoen araudia betetzen da.
Datozen astetan seguruenik gertatzen jarraituko duten gorabehera eta nobedadeen berri ematen jarraitzeko konpromisoa hartzen dugu, autonomoen kolektiboak erabakiak hartzeko behar duen informazio zehatz eta nahikoa izan dezan, bere ongizate pertsonal eta familiarra mantentzeko hain garrantzitsua den eremu horretan.