Imagen de cabecera noticias

Postu eta pertsona giltzarriak identifikatzeko aholkuak

09 Abuztua 2024
Persona clave organizando

Pertsonak dira gaur egun enpresen aktibo nagusia, horiek gabe enpresa gehienak garatzea ezinezkoa izango litzatekeelako. Nahiz eta pertsona guztiak izan garrantzitsuak erakundearen barruan, argi dago horietako batzuk jardueraren jarraipena konprometitzeraino izan daitezkeela garrantzitsuak.  

Enpresaren barruan giltzarriak diren pertsonak identifikatu ahal izateko, lehenik eta behin erakundearen funtzionamendua behatu behar dugu, eta honako galdera hauek egin:

  • Zer ekoizpen-prozesu dute saltzen ari diren ondasun eta/edo zerbitzuek?
  • Zer funtzio betetzen ditu enpresako langile bakoitzak?
  • Zergatik eskuratzen dituzte bezeroek eskaintzen diren ondasunak edo zerbitzuak?
  • Zer eredu eta banaketa-sare du?
  • Zer lege- edo marka-baldintza ditu banaketa-estrategiak?
  • Zer barne-harreman dituzte enpresako langileek?
  • Inork gorpuzten al du enpresaren irudia publikoaren aurrean?
  • Zer zailtasun dago pertsona garrantzitsuenak ordezkatzeko?

Puntu honetan, komenigarria da lanpostuak, jarduerak, erantzukizunak eta pertsonak aztertzea, eta, berehala, galdera hauei erantzuten saiatzea: zer gertatuko litzateke gure erakundean pertsona esanguratsu bat faltako balitzaigu? Jarduera baldintza berberetan burutu al liteke?

Ildo horretan, hasiera batean, baztertu egin ditzakegu erraz azpikontratatu daitezkeen funtzioak edo lanak, ekarpen sortzaile edo berritzailerik behar ez duten lan mekanikoak, azkar eta prestakuntza espezifikorik behar izan gabe ordezka daitezkeen profesionalak, edo langileen taldeak burutzen dituen jarduerak, hau da, jardueran desbideratze bat gertatzen denean gainerako lankideen artean erraz banatzeko modukoak.

Horrenbestez, pertsona edo lanpostu jakin batzuk giltzarri bihurtzen dituzten profilak, lanpostuak edo egoerak zehaztuko ditugu, hala nola:

  • Botila-lepoak. “Botila-lepoa” deitzen zaie postu edo pertsona jakin batzuei, baldin eta enpresaren funtzionamenduaren zati handi bat horietatik igarotzen bada (bai ekoizpenean, hornikuntzan, kalitate-kontrolean, administrazioan, salmentetan, irudian edo teknologian) eta horien absentziak edo funtzionamendu txarrak atzerapenak, gainkostuak edo galerak eragin baditzake. Jakina, ahal den neurrian “botila-lepoak” izatea saihestu behar da, baina saihestezinak direnean, ondo definitu behar dira kontingentzia-planak.
  • Barne-liderrak. Pertsona horiek, enpresaren organigraman erantzukizun zehatzik izan gabe ere, eragin naturala dute langileen taldean, eta langileen erabakiak eta portaera baldintzatu ditzakete, bai zentzu positiboan, bai negatiboan.
  • Derrigorrezko titulazioak. Ezin konta ahala jarduera bereziki gaitutako pertsonek edo erakundeek bakarrik egin ditzakete, eta horregatik, zenbait kasutan, ordezteko zailak izan daitezke nolabait. Esaterako, osasun-sektorean, profesional tituludunak ordeztea zaila izaten da bezero/pazienteekin duten konfiantza-mailagatik; izan ere, profesional hori galduz gero, bezeroen zati bat osasun-zentroz alda daiteke. Titulazio pribatuaren edo erabilera-lizentzien adibide bat kontzesionario ofizial batean aurki dezakegu, non lantegiko buruak markaren kualifikazio-ziurtagiri guztiak biltzen dituen; kasu horietan, ezinbesteko zati bihurtzen da, hura gabe enpresak ezingo baititu eragiketak hornitzailearen bermearekin egin, eta etekinak galtzeko arrisku handia izan dezake.
  • Marka-irudia. Negozio jakin batzuetan, prestigioaren zati handi baten ardatza zentzua ematen dien “figura” bat izan daiteke (adibidez, jatetxe batean, sukaldari mediatiko bat).
  • Salmenta-sarea. Enpresa bateko salmenta-langileek berebiziko garrantzia izan dezakete, zuzeneko harremana dutelako bezeroekin eta horrek lotura pertsonala sor dezakeelako. Hain zuzen ere, lotura hori oso onuragarria da langile horrek erakundean jarraitzen duen bitartean, baina baita arriskutsua ere, erakundetik alde egin, eta, batez ere, lehiako erakunde batera joaten bada. Saltzaile kopuruak eta horietako bakoitzak metatzen duen salmenta-ehunekoak zehaztuko dute enpresak zer mendekotasun-maila duen bere merkataritza-sarearekiko.
  • Teknikari espezialistak. Langile espezialistek langile komertzialen kasuan aipatutako arriskuaren antzekoa izan dezakete.
  • Erosketen arduradunak. Salmenta-sarearen irudi simetriko gisa, erosketen arduradunek hornitzaileak ezagutu eta loturak izan ditzakete haiekin, eta, haiek gabe, erosketa-prozesua, zeina erabakigarria baita, zaildu egin daiteke. Gainera, postu giltzarriak dira ospearen esparruan, eta, beraz, konfiantza osoko pertsonek bete behar dituzte postu horiek.
  • Kokaleku konprometituak. Batzuetan, pertsona bat ordezkatzea ez da zaila izaten gaitasun oso bereziak behar direlako, baizik eta inguruan halako profil gutxi daudelako edo bakarrak direlako.

Horregatik guztiagatik, ezinbestekoa da antolakunde batean giltzarri diren pertsonei eta postuei buruzko azterketa xehea egitea talentu-politikaren oinarriak zehaztu ahal izateko. Politika horrek uneoro bermatu behar du jabetzak aurreikusitako negozio-helburuak lortzeko behar diren langileak izatea.

Noticias Relacionadas

19 Azaroa 2024
Laneko prebentzioari buruzko araudiaren bilakaera aurrera doan arren, eta horri esker ekoizpen-jarduera gero eta seguruagoa izan behar dugun arren, lanaldiko istripu hilgarrien…
12 Azaroa 2024
Argi dago gizartea etengabe ari dela eboluzionatzen eta aldaketa bakoitzarekin onurak sortzen direla, baina baita kontraesanak ere.
31 Urria 2024
Bigarren hiruhilekoan, EBZ izan zen interes-tasak jaisten hasi zena, zortzi urte igaro eta gero; horren ostean, berriz, irailaren 18an, FED  hasi zen murrizketekin, aurreneko aldiz