Imagen de cabecera noticias

Nola geratzen da nire desestaldura-tasa 2023. urtean?

18 Apirila 2023
autónomo trabajando

Autonomoa naiz, gutxieneko oinarriagatik kotizatzen dut eta nire etekin garbiak 2000 euro dira hilean, nola geratzen da nire desestaldura-tasa 2023. urtean?

Gutxieneko oinarriagatik kotizatzen duten eta hilean 2.000 euroko etekin garbiak lortzen dituzten autonomo guztiei kotizazio-eredu berria ezartzeak honako ondorio hauek ditu:

  • Kotizazio-mailaren igoera. 2022an baino % 7 gehiago kotizatuko du.
  • Lortutako etekin garbiei lotutako kotizazioa. Bere etekin garbien % 51gatik kotizatuko du.
  • Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorrari dagokion kotizazioa. Bere kotizazio-maila % 15,75 da, besteren konturako langileena (% 37 inguru) baino askoz ere txikiagoa.   
  • Desestaldura-tasa. Desestaldura-tasa orokorra 3 portzentaje-puntuz murrizten da (% 52etik % 49ra). Egoera larriagotu egiten da kontingentzia jakin batzuen kasuan.

Horrenbestez, bere kotizazio-maila igotzen den arren, ez da behar besteko neurrian igotzen bere desestaldura-tasa handia murrizteko (aurreikusitako kontingentzietakoren bat gertatuko baitzaio, eskuragarri dituen 2 eurotatik 1 soilik izango luke).

Kotizazioa

 

Noticias Relacionadas

20 Iraila 2023
Aurreko urteetan bezala, Surnerekin saski-baloiaz gozatu dezakezu zuenean.
4 Abuztua 2023
Analisten eta zergapekoen arreta gehien erakarri duten neurrietako bat Elkartasun-kotizazio Gehigarriaren ezarpena izan da.
13 Uztaila 2023
Pentsio-sistema publikoaren 2023ko erreformaren neurri nagusietako bat “pentsioen destopea” deritzana da (topea edo goiko muga kentzea).