Imagen de cabecera noticias

Erretiro-pentsioaren kalkulua

07 Uztaila 2023
Mujer pensando en el futuro

Pentsio-sistema publikori buruz azken garaian planteatu diren erreformetan, aldaketaren gako nagusietako bat izan da erretiro-pentsioaren oinarri arautzailea kalkulatzeko aplikatutako denbora.

Azken hamarkadetan, lan-karrerek aldaketa estrukturalak izan dituzte; hala, iraganeko "karreretan", besteren konturako langileen soldatak modu naturalean eboluzionatzen zuen denborarekin, eta, hala, soldata handienak azken urteetan kontzentratzen ziren; hortik, berriz, arrazoi bat zein bestea zela medio (krisi ekonomikoak, lan-harremanen aldaketak...), askotariko kasutara pasatu gara, non azken soldatak ez baitira beti izan pertsona jakin batzuek euren lan-bizitzan lortu dituzten handienak.  

Bere garaian, sistema orekatzeko xedez, legegileak erabaki zuen oinarri arautzailearen kalkulurako exijitzen ziren betekizunen maila handitzea (1985eko erreforman, 2 urtetik 8 urtera pasatu zen; 1997koan, 8 urtetik 15 urtera; eta, azkenik, 2011koak 25 urteko aldia ezarri zuen). Hala eta guztiz ere, mende honetako lehenengo bi hamarkadetan bizi izandako zirkunstantzien eraginez, beharrezkoa izan da kalkulu hori egiteko kontuan hartu behar diren aldagaiak definitzea, lan-bizitza ezegonkorragoa izan duten langileen alde egin ahal izateko.

Erreforma berriak ahalbidetzen du langile bakoitzak bi sistema hauen artean aukeratu ahal izatea: araua indarrean sartzerakoan existitzen zen sistema (erretiroaren aurreko azken 25 urteak) edo sartu den sistema berria, azken 29 urteetako batezbestekoarekin "lan egitea" ahalbidetzen duena, kotizazio maila txikiena duten 24 hilabeteak baztertuz. Berau 2027tik aurrera hedatuko da, modu progresiboan, 2038ra arte, urte bakoitzean 4 hilabete igoz. Gizarte Segurantzak erabakiko du, ofizioz, zein den zenbateko handieneko prestazioa, bi aukera horien artean.

Alor horretan, bereziki esanguratsuak dira kotizazio-hutsune deritzanak. Kasu jakin batzuetan, krisialdiak edo lana ezin eskuratzeko etapak gertatu dira, eta horrelakoetan langileentzat ezinezkoa izan da Gizarte Segurantzari ekarpenik egitea. Bada, horren ondorioa izan da langile ugariren kotizazio-oinarria drastikoki murriztu dela. Aipatutako hutsuneak zuzentzeko gaur egun dauden mekanismoei dagokienez (gutxieneko oinarriaren % 100arekin konputatzen dira lehenengo 48 hilabeteetan, eta % 50arekin 49. hilabetetik aurrera), erreformak hobekuntza mardulak sartzen ditu besteren konturako emakume langileek pairatzen dituzten hutsunetarako (% 100ekoa 60. hilabetera arte, % 80koa 61. eta 84. hilabeteen artean), eta norberaren konturako langileen edo autonomoen hutsunetarako (aurreneko aldiz estaliko zaizkie hutsune horiek).  

Azkenik, diru-sarrera handiagoak dituzten langileen erretiroaren oinarri arautzailean eragina duen beste faktore bat agertzen da, alegia, gehieneko pentsioen igoera (ezartzen da igoera progresiboa izango dutela, urtez urte, 2065era arte).

Noticias Relacionadas

19 Azaroa 2024
Laneko prebentzioari buruzko araudiaren bilakaera aurrera doan arren, eta horri esker ekoizpen-jarduera gero eta seguruagoa izan behar dugun arren, lanaldiko istripu hilgarrien…
12 Azaroa 2024
Argi dago gizartea etengabe ari dela eboluzionatzen eta aldaketa bakoitzarekin onurak sortzen direla, baina baita kontraesanak ere.
31 Urria 2024
Bigarren hiruhilekoan, EBZ izan zen interes-tasak jaisten hasi zena, zortzi urte igaro eta gero; horren ostean, berriz, irailaren 18an, FED  hasi zen murrizketekin, aurreneko aldiz