Espainian 3 milioi enpresa baino gehiago daude, eta horietako bi milioi eta erdi baino gehiago mikroenpresak dira (gehienez 9 soldatako langile). Ia guztien kasuan, jabetza oso kontzentratuta dago eta jabe horiek bertan betetzen dituzte euren zerbitzuak. Horrek esan nahi du “sozietate-autonomoaren” figura (kontrol efektiboa duten bazkide langileak) oso hedatuta dagoela gure enpresa-ehunean.
Zehazki, autonomoen % 39 sozietate baten baitan aritzen dira (dela erantzukizun mugatuko sozietate batean –adibidez: SM bat- dela mugatu gabeko sozietate batean -adibidez, Sozietate Zibil batean-), hau da, sozietate-autonomoak dira (1.200.000 pertsona); % 61, berriz, pertsona fisiko gisa aritzen dira.
Sozietate-autonomoa merkataritza-sozietate kapitalista baten bazkide langile bat da, zuzendaritza eta gerentziako eginkizunak betetzen dituena, hau da, normalean kontseilari edo administratzaile gisa aritzen dena; edo zerbitzuak bete ohi ditu, dirua irabazteko asmoz, modu pertsonal eta zuzenekoan, betiere kontrol efektiboa baldin badu. Enpresako langilea izan arren, bazkide (jabe) izateak esan nahi du bere harremanean ez direla betetzen edozein lan-harremanean ohikoak eta ezinbestekoak diren bi baldintza: mendetasuna eta besterentasuna.
Zirkunstantzia hori Langile Autonomoen Erregimen Bereziari (LAEB) afiliatzeko derrigorrezkotasunetik dator, “bere enpresa propioarentzat lan egin” arren. Gizarte Segurantzak kontsideratzen du hori egin behar dutela enpresaren kontura lan egiteaz gain beraren “kontrol efektiboa” dutenean, eta, hortaz, ezin zaienean egotzi lan-harreman oro definitzen duten bi ezaugarri horiek.
Haien kontribuzio mailagatik eta sarrerak sortzeko ahalmenagatik, sozietate-autonomoen profila kalteberatasun-tasa handienetako bat da. Egoera hori ez da ezta ezaguna ere kolektiboaren parte handi batentzat, eta, hortaz, garbi dago gure ardura dela haien arrisku eta interesetarako egokiena den erabaki hartzeko behar duten informazio guztia helaraztea,
LAEBri afiliatuta egoteak sortzen du, zalantzarik gabe, haien kotizazio mailaz askatasunez erabakitzeko aukera, haien diru-sarrerak zeinahi direlarik ere. Kasu horretan, Legeak aurreikusten du gutxieneko oinarri baten (gainerakoa baino apur bat handiagoa -1.214 euro hilean-) eta gehieneko oinarri baten (4.070 euro hilean) artean egin dezaketela. Errealitatea da horien kopuru handi batek (hirutatik bat) gutxieneko oinarriagatik kotizatzen duela (368 euro hilean), haien diru-sarrerak nabarmen handiagoak izan arren; beraz, haien ordezte-tasak (“pentsioaren” % vs “diru-sarrerak") benetan kezkagarriak dira eta horrek behartzen ditu erabaki sakonak premiaz hartzera, gertakizuna gertatzen denean, euren “ongizate pertsonal eta familiarraren mailari” eusteko (seme-alaben hezkuntza maila, bizilekuak, aisialdiaz gozatu ahal izatea…).