Imagen de cabecera noticias

Enpresen babesa funtsezko bazkideen galeragatik: Enpresaren likidazioaren balorazioa

21 Uztaila 2022
Protección empresas por pérdida de socios clave

Enpresen iraupena faktore ugari eta askotarikoen mende dago. Asko dira enpresaren “ibilbidean” eragina izan dezaketen zirkunstantziak, eta horietako bat negozioaren helburuen lorpenerako funtsezkoa edo garrantzitsua den bazkide baten balera da. Bazkide horren heriotza edo ezintasun iraunkorrak ondorio nabariak edo larriak sortzen ditu jardueraren etorkizunerako, gurearen moduko enpresa-sare batean, eta batzuetan eragozten du, modu agerikoan, merkatuan jarraitzea (adibidez, pertsona bakarreko sozietateen bazkideak edo negozioari salmenten ehuneko esanguratsu bat ekartzen dioten bazkideak).

Horrelako kasuetan, eta enpresaren interes-talde guztien helburua (bazkideak, bazkideen senideak, langileak, kolaboratzaileak, hornitzaileak, hartzekodunak, inbertitzailea, administrazio publikoak…) enpresaren iraupena lortzea izan arren, errealitatea da batzuetan aukera onena (edo txarren artean hain txarra ez dena) izaten dela bizirik geratzen diren bazkideek edo hildako bazkidearen familiak likidazio ordenatuko prozesu bati heldu diezaiotela. Horretarako, funtsezkoa da enpresak (ez bere bazkideek) baliabide nahikoak izan ditzala likidazio horri aurre egiteko, bazkideek ordaindu behar ez dezaten likidazio-prozesua euren ondare pertsonal edo familiarrarekin.

Likidazio-prozesu batek enpresaren balantzearen bi blokeak ukitzen ditu: alde batetik, bere aktiboan berretsi behar da ea bere partida guztien kontabilitate-balorazioa bat ote datorren oraingo merkatu-balioarekin (batez ere aktibo ez-korrontearen kapitulu batzuk: ibilgetu ukiezina edo ibilgetu materiala –lurrak edo eraikinak-).

Beste alde batetik, pasiboan zirkunstantzia desberdinak aurkitu ditzakegu:

  • Kontabilizatu gabeko pasiboak. Badira egoera batzuk, enpresari etorkizunerako ordainketa-konpromisoak sortzeko aukera –agerikoa edo ez hain agerikoa- ekarri arren normalean kontabilizatzen ez direnak(lan-pasiboa, enpresa itxiz gero langileei kalte-ordainak emateko betebeharretik ondorioztatuta; edo Kontabilitate Plan Orokorrak hala exijitu arren arriskuetarako egin beharreko funts-hornidura egin ez den kasuetan –adibidez, kalte bat sortu diogun bezero batek egindako erreklamazio batengatik-).
  • Kontabilizatutako pasiboak. Pasiboa egituratzen da zer epetan exijitu daitekeen kontuan hartuta, hau da, epe horren arabera (ez-korrontea -12 hilabetera baino gehiagora- eta korrontea -12 hilabetera baino gutxiagora). Puntu horretan, komenigarria da jakitea zer maniobratze-funts duen enpresak bere epe laburrerako betebeharrei aurre egiteko; halaber, komenigarria da bazkide baten heriotzagatik aseguratuta ez dagoen zorra (hartzekodunekin eta hornitzaileekin) identifikatzea.

Beraz, enpresaren eremuko arriskuaren kudeaketa estrategikoa eraginkorra eta bermatzailea izan dadin, badirudi komenigarria dela horrelako prozesuei atxikitako kostuak baloratzea eta horiei aurre egiteko behar beste baliabideak ditugula segurtatzea. Funtsezko bazkide baten heriotza edo ezintasun iraunkorraren ostean enpresa estaltzen duen babes-egitura bat (bizi-aseguruak, zeinetan enpresa onuraduna baita) izateak ahalbidetzen du enpresak “ezin ordaindu dezakeen edo ordaindu nahi ez duen” guztia finantzatzea.

Noticias Relacionadas

19 Azaroa 2024
Laneko prebentzioari buruzko araudiaren bilakaera aurrera doan arren, eta horri esker ekoizpen-jarduera gero eta seguruagoa izan behar dugun arren, lanaldiko istripu hilgarrien…
12 Azaroa 2024
Argi dago gizartea etengabe ari dela eboluzionatzen eta aldaketa bakoitzarekin onurak sortzen direla, baina baita kontraesanak ere.
31 Urria 2024
Bigarren hiruhilekoan, EBZ izan zen interes-tasak jaisten hasi zena, zortzi urte igaro eta gero; horren ostean, berriz, irailaren 18an, FED  hasi zen murrizketekin, aurreneko aldiz