Imagen de cabecera noticias

Autonomoak eta haien langileak: izan ala ez izan

22 Martxoa 2024
trabajadores avanzando hacia arriba

2023ko azaroan Espainian erregistratutako langabeak 2,7 milioi baino gehiago izan arren, Lan eta Gizarte Ekonomia Ministerioaren arabera, beti ez da erraza izaten lanpostu jakin batzuk betetzea. Adecco Institutek Lan Merkatuaren 2023ko Beharrei buruz egindako txostenaren arabera, badira betetzea lortzen ez diren 143.000 lanpostu.

Informazio hori indartuta ikusten dugu ATAk (Langile Autonomoen Elkarteen Federazio Nazionala) 2023ko irailean argitaratutako Barometroan; izan ere, bertan adierazten denez, langile bat bilatzen duten autonomoen ia erdiek ez dute lortzen pertsonal egokirik aurkitzen, eta ia herenek zailtasunak izaten dituzte.

 

 

 

Gai hori jarduera-sektoreen arabera aztertzen badugu, ikusten dugu arazoa jarduera jakin batzuetan kontzentratzen dela: garraioa, eraikuntza, industria edo ostalaritza; izan ere, sektore horietan inkestatutako pertsonen ia % 85ek adierazten du arazoak izaten dituela pertsonala kontratatzeko, edo ezin izaten duela bete gabeko postuak bete.

Gainera, langile egokia aurkitzeko zailtasunaz gain, pertsonalaren gehiegizko errotazioak beste arazo bat dakar berekin, alegia, langile berri bat kontratatzeak berekin dakarren inbertsioari etekina ateratzea. Horren arrazoia da egokitzapen-denbora bat behar izaten dela efizientzia handienera iristeko, hots, 8 eta 10 hilabeteko bitarteko denbora-tarte bat, Human Panelek adierazten duenez, edo 12 hilabete, Gallupen azterlanen arabera.

Azkenik, pentsatu behar dugu ezen, kasu gehienetan, enplegua sortzen duten autonomoek langile gutxiko plantillak izan ohi dituztela, eta, hortaz, langileren baten absentziak zailtasun handiagoa sortzen du langile kopuru handiagoko enpresa batean gertatuko litzatekeena baino, zeren enpresa horretan lan-karga pertsona gehiagoren artean banatu bailiteke.
 
Informazio hori guztia modu bateratuan aztertzeak konklusio batera eramaten gaitu, hots, ezinbestekoa dela erabilitako talentuaren atxikipena goi mailako beharrizan gisa plantatzea langileak euren jardueraren garapenerako behar dituzten autonomo guztientzat, batez ere jarraian adierazitako inguruabarretakoren bat gertatzen bada:

  • Kontrataziorako zailtasunak dituen sektore batean jardutea, lehen aipatu den bezala (garraioa, eraikuntza, industria edo ostalaritza).
  • Lehiakideen presio handia duten jarduerak.
  • Langile kopurua oso txikia izatea.
  • Jarduera kokatuta dagoen eremuan lanerako adina duen biztanle gutxi egotea, edo bizilekua aurkitzeko zailtasunak egotea.
  • Titulazio publikoa (hortz-higienista, gas-instalatzailea edo orga jasotzaileen gidaria) edo pribatua (etxetresna elektrikoen edo ibilgailuen marka bateko teknikari baimendua) eskatzen duten jarduerak.
  • Makina espezifikoen erabilera edo prozesu konplikatuen aplikazioa eskatzen duten lanpostuak, horiek hasierako prestakuntza luzea eskatzen dutelako postura egokitzeko.
  • Bezeroen bolumen mardula duten merkataritza-zereginetako langileak, zeren eta, horiek enpresatik alde eginez gero, langilea joateaz gain beraren merkataritza-zorroaren galera ere gerta daiteke.

Talentuak ihes egiteko arriskua identifikatuta dagoenean, autonomo enplegatzaileak baditu zenbait aukera, gai logikoetatik harago, hots, tratu pertsonal onetik, arauak betetzetik, lan-baldintza onak izatetik eta merkatuarekin bat datorren soldata ordaintzetik harago doazen aukerak. Aseguruen merkatuak baliabideak eskain ditzake, aditu baten eskutik, autonomoak bere langilearekin duen lan-harremana iraunarazteko, zenbati beharretara egokitutako aseguru-produktuak ordainsari-paketean txertatuz; adibidez:

  • Laneko arriskurako aseguruak; hauek oso baloratuak dira langilearen osotasunari arriskua sortzen dioten jardueretan, eta ez diote kostu fiskalik ekartzen (PFEZtik kanpo dagoen lan-errendimendu bat da).
  • Aurrezki-produktuak (aurreikuspen-aseguru eta –produktuak), baliagarriak izan daitezkeenak langile jakin batzuk atxikitzeko, alegia, alde eginez gero jarduera ekonomikoaren jarraitasunari kalte larria egin diezaioketen langileak atxikitzeko.
  • Osasun-aseguruak, bidea ematen dutenak produktibitatea mantentzeko eta, hala badagokio, absentismoa murrizteko; gainera, langileari abantaila fiskal bat eskaintzen diote, PFEZn aurreikusitako salbuespenagatik (bere mugekin).

Noticias Relacionadas

10 Urria 2024
Bizi-itxaropenak Espainian azken urtetan izan duen hobekuntza da, zalantzarik gabe, gure herrialdearen garapen sozioekonomikoaren froga garbienetako bat.
2 Urria 2024
Enplegu-plan Sinplifikatuak (aurrerantzean, EPSak) aurrezpen-modalitate bat dira, jarduera ekonomikoen testuingurukoak, enpleguko pentsio-planen bultzada arautzen duen 12/2022…
25 Iraila 2024
3/2022 Errege Lege Dekretuak kotizazio-sistema berri bat onartu zuen norberaren konturako langileentzat –hau da, autonomoentzat-, lehendik zeuden Gizarte Segurantzako erregimen…