Gure webgunea jardunean dago berriz ere

Gure online sistemak egun batzuetan etenik egon ondoren, atseginez jakinarazten dizugu SURNEren Bezeroen Ataria jardunean dagoela berriz ere, eta ia normaltasun osoz lan egin daitekeela berarekin.
 
Webgunearen operatibotasuna ia osoa da. Nolanahi ere, nahi gabeko edozein funtzionamendurik detektatzen baduzu, idatz iezaguzu [email protected] helbidera eta berraztertu egingo dugu.

 

Gure webgunea jardunean dago berriz ere

Nobedadeak eta jai handi bat II. WOP Estropatadan, Iruñean, urriaren 20an

Iruñean egingo den II. WOP Estropatada, berriz ere Surneren sostenguarekin, bere irabaziak neuro-endekapenezko gaixotasunen aurkako borrokara bideratuko dituen jaialdi bat izango da.

Iazko arrakastaren ostean, beste jaialdi handi bat espero da urriaren 20an, Nafarroako hiriburuan, parte-hartze eta orijinaltasuna aldetik gehien nabarmentzen diren ekitaldietako batean. WOP Fundazioak urtero antolatzen duen ekimen hau Bilbon jaio zen, orain dela zazpi urte.

Nobedadeak eta jai handi bat II. WOP Estropatadan, Iruñean, urriaren 20an

Surneren webgune berriaren aldeko aitortza

Surneren webgune berriak lehenengo postua lortu du Online Presentziaren Rankingaren XXVI. Edizioan.
Surneren webgune berriak lehenengo postua lortu du Online Presentziaren Rankingaren XXVI. Edizioan.

Surneren webgune berriaren aldeko aitortza

Broker desberdinak. SURNErekin operatzeko forma desberdinak

Guztiok dakigu, ondo jakin ere, ez dagoela bi pertsona berdinik. Bada, gauza bera gertatzen da aseguruen agente eta artekariekin. SURNEn era guztietako bitartekariekin lan egiten dugu, bere bulego txikitik (batzuetan bere etxetik beretik) aritzen den artekari indibidualarekin hasita eta bulego-eraikin osoak okupatzen dituzten artekaritza  handiekin bukatuz.
 

Broker desberdinak. SURNErekin operatzeko forma desberdinak

SURNEk % 280ko kaudimen-ratioa izan du 2018an

Europako aseguru-sektoreko gainerako konpainiek bezala, SURNEk orain dela gutxi aurkeztu ditu 2018ko ekitaldiaren amaieran erregulazio-kapitalari buruz egindako kalkuluak, II. Kaudimena oinarritzat hartuta.

Hala, 2018/12/31n, SURNEk % 280ko kaudimen-ratioa zuen DKKaren gainean (Derrigorrezko Kaudimen Kapitala, bere ingelesezko siglengatik SCR gisa ere ezaguna) eta % 939koa DGKaren gainean (Derrigorrezko Gutxieneko Kapitala, bere ingelesezko siglengatik MCR gisa ere ezaguna).

SURNEk % 280ko kaudimen-ratioa izan du 2018an

Aula Sunek bere artekarien prestakuntzarekin jarraitzen du

SURNEk, jakitun egonda artekaritzak bere apustu estrategikoan duen garrantziaz, eta jakitun egonda, halaber, produktu berritzaileak eskaini ez ezik eztabaida- eta prestakuntza-kanal bat ireki behar duela eurekin, merkatuaren erronka berriei aurre egiten laguntzeko, bere topagunearen alde egiten jarraitzen du irmotasunez, hau da, AULA SURNEren alde.

SURNEren prestakuntza-arloari atxikita dagoen atal hau edizio berri bat egiten ari da Espainia osoan, 200 artekarirekin baino gehiagorekin.

Aula Sunek bere artekarien prestakuntzarekin jarraitzen du