Ekainaren 8an, larunbata, 13:00etatik aurrera, SURNE Estropada-Eskarra Sariak hasiera emango die puntako zitei, Abran.
40 itsasontzi inguruk parte hartuko dute 1964an hasi zen proba historiko honetan. Abrako bizkaitar urek Abrako Errege Itsas Klub – Errege Sporting Klubaren egutegiko estropada garrantzitsu gehienek hartuko dituzte hasi berri den ekain honetatik irailaren amaierara arte. Horietako bat XV. SURNE Estropada – 55. Eskarra Saria da, hots, gurtzaontzi eta J80 klaseko itsasontzientzako zita bat, larunbat honetan iragartzen duena belako txapelketa nagusiak Abrara hurbiltzen direla (J80ko Mundu-txapelketa barne sartuta, Getxon izango baita). Eskarra Sari historiko honen lehenengo edizioa 1964an izan zen, ospe handia hartu duen euskal belaren proba bat abiatuz. Larunbat honetan 55 urte beteko dira hasiera gogoangarri hartatik. Gurutzontzi eta J80 monotipoen klaseko 40 itsasontzi inguru –estropaden batzordeak 13:00etarako programatu du irteera- izango dira nabigatuko dutenak, tripulazioen artean ospe handia lortu duen estropada honetako garaipena bilatzeko; izan ere, Areetako Klubaren egutegi zabalaren proba berezienetako bat dela kontsideratzen dute.
Horrexegatik, estropadalariak ahalegintzen dira euren itsasontziaren izena inskribatzen Eskarra Sariaren irabazle absolutuak altxatuko duen garaikurrean. Saria Abrako Itsas Klub - Errege Sporting Klubeko presidente izandako Ramón Zubiriaren ekimen eder batez sortu zen, José Luis Azqueta eta beraren 'Eskarra’ belaontzia omentzeko. Kantauri itsasoko ontzidiaren hamarka unitate agertuko dira XV. SURNE Estropada – 55. Eskarra Sari honetan. Gehien espero diren probetako bat da, eta orain dela hamabost urte bere izena aldatu zuen babesari lotutako arrazoiengatik.
Orain dela urtebete, Mauricio Guiberten “Akelarre” nagusitu zen A klasean, Iñigo Axperen “Hango Loose” B klasean, Gonzalo Arnalen “Lasia” C klasean, eta José Miguel Francoren “Bacilón” D klasean. J80 monotipoen artean, berriz, José Azquetaren “Biobizz” nagusitu zen.