Imagen de cabecera noticias

Walk On Projectek plastikozko ahateak ezabatu ditu Bilboko Estropatadatik

12 Ekaina 2019
Walk On Project elimina els ànecs de plàstic

WOP Fundazioak “WOPahate” jasangarri eta biodegradagarriak jarri ditu Bilboko itsasadarreko lasterketan, lehengo ahateen ordez.

Lasterketa 13:00etan hasiko da, ekainaren 16an, Euskalduna Zubitik

Aurten ez da gomazko ahaterik botako VII. Estropadatan. Elementu horien ordez “WOPahate” jasangarri eta biodegradagarriak jarriko dira. “Urtebete baino gehiago iraun duen hausnarketa- eta lan-prozesu baten ostean, jakinarazten dugu ezen, lehenengo edizioaz geroztik abiatu dugun ingurumen-konpromisoaren bidean egin ditugun urratsen ondorioz,  edizio honetan urrats garrantzitsu bat egingo dugula, hots, gomazko ahateak berehala eta betirako ezabatzea estropataden lasterketen elementu gisa", azaldu Mikel Renteria WOPeko zuzendariak. Aldaketa garrantzitsu hori ekainaren 16an Bilbon egingo den 2019ko edizioan bertan gertatutako da.

 “Gaur oso urrats garrantzitsu eta natural bat egingo dugu gure bilakaeran, gure lasterketan sortzen den plastikoa erabat murriztera zuzenduta. Denbora luzez hausnartu dugu nola ezabatu dezakegun plastikoa ekitaldiaren elementu deigarri gisa, eta erabaki dugu aldaketa hori berehala egitea, hasieran 2020rako planifikatuta bazegoen ere. Ez dugu ahate gehiagorik fabrikatuko, ezta erosi ere egingo. Irteera emango diegu Fundazioaren stockean geratzen zaizkigun ahateei, guztiz agortu arte, zenbait ekintzaren bitartez (trukatzea; saltzea, bizi-zikloa luzatzeko konpromisoarekin; sentsibilizazio-ekitaldietan erabiltzea; eta, azkenik, birziklapen kontrolatua geratzen diren azken aleetarako)", aurreratu du Renteriak.

Lasterketa egongo da, eta WOPahate izena mantenduko duten elementu biodegradagarriekin izango da.

Plastikozko ahaterik gabe, zer erabiliko da Estropatadan? Erakundeak jakinarazi du PINABURUAK izango direla ekainaren 16an itsasadarretik nabigatuko duten elementuak, lokalizazio eta jarraipenerako bizkar-txipa eramaten. “Ekitaldiak ESTROPATADA izena mantenduko du, haren jatorri eta historia gogoratu daitezen beti, eta baita 2019an izan zuen aldaketa ere gogoratzeko, gizarte gisa ditugun inertziak apurtzeko eta mundu jasangarri bat eraikitzeko beharra islatuz. Nolabait, bere ikur agerikoena ukitzen duen birfundatze-ariketa bat da”, adierazi du gaur Mikel Renteriak.

Gainera, WOPek gomazko ahaterik ez fabrikatzeko eta ez erosteko konpromisoa hartzen du, eta baita oraingo stocka ezabatzeko konpromisoa ere; azken horri begira, zenbait bektore erabiliko ditu: ahateak jostailu gisa berrerabiltzea, ez botatzeko konpromisoarekin; ahateak ingurumen-kontzientziazioRAko ekintzetan erabiltzea; eta, azkenik, geratzen diren azken aleak birziklatzea. Etorkizunari begira, erakundeak iragarri du gaur aurreikusita duela ikerketa- eta sentsibilizazio-prozesu bat abiatzea, ingurumen-agentzia eta -erakundeen inplikazioarekin, 2020ko Estropatada erreferentziazko ekitaldia izan dadin ingurumen-bikaintasunaren  ikuspuntutik.

 “Estropatada erreferentziazko ekitaldi bihurtu da Bilbon, eta, horrez gain, inpaktu nabaria izan du gure mugetatik harago ere. Gure hiriko historiaren aire zabaleko ekitaldi jendetsuena izatera iritsi zen, eta harrotasun arrazoia izan da bilbotarrentzat, berez inpaktu handiko irudiak sortu dituen ekintza bat izan baita. Hamarka mila pertsonak parte hartu dute Estropatadetan eta ekitaldi horri lotutako jaian; honek, gainera, badu oinarri sozial bat, hots, neuroendekapenezko gaixotasunen aurka daramagun borroka. Horren guztiaren eraginez, badugu erantzukizun garrantzitsu bat. Geure buruarekin eta gizarte osoarekin."

Bukatzeko, antolatzaileek gogoratu dute WOP Fundazioak gauzatzen dituen jarduera guztien irabaziak neuroendekapenezko gaixotasunen aurkako borrokara zuzentzen direla, zenbait ardatzen bidez: sentsibilizazioa, ikerketaren aldeko haztegi baten sorrera, eta nazioarteko ikerketa-proiektuen finantziazioa fundazioaren funtsekin.  

WOP 2010 Estropatadaren babesleak BBK, El Correo, Martiko, Yimby, IVI Bilbao, López Landa, Metro Bilbao, Surne eta Toyota Japancar dira, eta laguntzaileak Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia, Bilboko Udala, El Corte Inglés, Bilboko Itsasadarra Itsas Musoea, Eroski eta Bilbobentura.

Noticias Relacionadas

19 Azaroa 2024
Laneko prebentzioari buruzko araudiaren bilakaera aurrera doan arren, eta horri esker ekoizpen-jarduera gero eta seguruagoa izan behar dugun arren, lanaldiko istripu hilgarrien…
12 Azaroa 2024
Argi dago gizartea etengabe ari dela eboluzionatzen eta aldaketa bakoitzarekin onurak sortzen direla, baina baita kontraesanak ere.
31 Urria 2024
Bigarren hiruhilekoan, EBZ izan zen interes-tasak jaisten hasi zena, zortzi urte igaro eta gero; horren ostean, berriz, irailaren 18an, FED  hasi zen murrizketekin, aurreneko aldiz