Galicia Segura sarien asmoa da erakunde, instituzio, enpresa edo profesionalen balio profesionalak aintzatestea, arriskuaren eta aseguruaren arloan duten dedikazioagatik, bai nazio mailan eta bai nazioartean.
Urtero ematen dira, 2003. urteaz geroztik, INADE – Instituto Atlántico del Seguro aholkularitza-etxearen ekimenez. 2009an, honek Inade Fundazioaren esku utzi zuen sariak antolatzeko zeregina.
Inade Fundazioak Aseguruaren Munduko Eguna ospatzen du, zenbait ekimen antolatuz, eta horietako bat Galicia Segura Sariak emateko zeremonia ofiziala da.
Ekitaldiaren burua Miguel Corgos izan zen, Xunta de Galiciako conselleiro de Facenda e Administración Publica. Bertan, sarituek azpimarratu zuten aseguru-sektoreak gizartean duen garrantzia, eta baita garai berrietara egokitzeko duen ahalmena ere.
Aseguruen eta arriskuen gerentziaren sektoreko balio profesionalak 2003. urteaz geroztik aintzatesten dituzten sari hauen saridunak honako hauek izan dira hemeretzigarren edizio honetan: Ferrer&Ojeda aseguru-artekaritza, Surne aseguru-erakundea, Espainiar Aktuarioen Institutua, María José Morillas katedraduna, Olga Sánchez Espainiako AXAko kontseilari delegatua, eta Grupo Davil galiziar enpresa.
Conselleiroaz gain, presidentziak beste partaide hauek ere izan zituen: Marta Abal, Santiagoko Udaleko conselleira de Economía, Facenda, Persoal, Contratación e Modernización da Administración Local; Luis Otero, Santiagoko Unibertsitateko errektorearen Ezagutzaren Transferentziarako ordezkaria; Pilar Gonzáles de Frutos, Sarien epaimahaiko presidentea; eta José Ramón Santamaría Barreiro, Inade Fundazioko presidentea.
Hitzaldien ardatza aseguruak gizartean jokatzen duen rol garrantzitsua izan zen. Inade Fundazioko presidenteak gogoratu zuenez, “une txarrenean aseguru on bat izateak berez dakarren ageriko lasaitasunetik harago, gaur omentzen dugun industria honek Estatuan inbertitzen du, zor publikoa erosiz, zergak biltzen ditu, eta ezkutuko ekonomia ezabatzen laguntzen du”.
Pilar González de Frutosek, berriz, industria honek garai eta egoera ekonomiko bakoitzaren baldintzetara egokitzeko duen ahalmena azpimarratu zuen: “asegurua existitzen da gaur, gure arbasoen garaian bezala, eboluzionatzen jakin duelako. Garai berrietara egokitzeko gai izan delako”.
Saritutako guztien izenean, Olga Sánchezek (AXA España) hitz egin zuen, bertaratutakoen ardura nabarmenduz –gehienak aseguruen eta arriskuen gerentziaren sektorekoak ziren-: arriskuek sektore honetatik soilik etor daitekeen erantzun bat behar dute, berton gaudenon erantzun bat. Jendeak irtenbideak, ziurtasunak eta bizimodu lasaiagoa izateko bideak behar ditu, eta hori gure eskuetan dago. Bai, geu guztion eskuetan”.
SURNEtik eskerrak eman nahi dizkiogu Inade Fundazioari sari honegatik eta aseguruen sektorearen alde egunero egiten duen lanagatik. Saritu guztiak zoriontzen ditugu, baita antolatzaileak ere, ekitaldi honegatik. Sektorearen etorkizuna profesional paregabeekin konpartitzeko egun batzuk izan dira.