Imagen de cabecera noticias

Finantza-merkatuen bilakaera 2024ko hirugarren hiruhilekoan

31 Urria 2024
Exterior edificio con símbolo de Europa

Bigarren hiruhilekoan, EBZ izan zen interes-tasak jaisten hasi zena, zortzi urte igaro eta gero; horren ostean, berriz, irailaren 18an, FED  hasi zen murrizketekin, aurreneko aldiz hainbeste gogoratzen dugun 2020ko martxo haren ostean. Nolanahi ere, interbentzio-tasen jaitsiera horiek, neurri handiagoan edo txikiagoan, baziren ezagunak merkatuan. Merkatuak hirugarren hiruhilekoan astindu zuena enpleguaren sorreraren datu txarra izan zen; izan ere, AEBek abuztuan argitaratutako datu hori analistek espero zutenaren azpian egon zen, alde handiz, eta horri gehitu behar zaio manufakturen ISMren datuak oso apalak izan zirela eta inflazioa askoz ere kontrolatuago zegoela ordurako; bada, horrek areagotu egin zuen atzeraldi ekonomikoa espero zena baino sakonagoa izatearen inguruko beldurra.  Horren ondorioz, inbertitzaileek kontsideratu zuen interes-tasen jaitsierak askoz ere bortitzagoak izango zirela hurrengo hilabetetan; horrek nabarmen jaitsarazi zituen bonuen errentagarritasunak,  eta, hortaz, hori onuragarria izan zen haien balorazioetarako. Horrenbestez, Europako “investment grade” errenta finkoa, ekitaldiaren erdira arte galerak metatu ondoren, irauli egin zen eta Bloomberg Euro Aggregate indizeak +% 2,49ko irabaziak metatu zituen urtean, hiruhilekoaren amaieran.

Gure errenta finkoko planak oso posizio kontserbadorea du, interes-tasen kurbaren tarte laburrean zentratuta baitago, eta kreditu-arriskuarekiko esposizioa oso txikia da, bere inbertsioen kreditu-kalitate bikainari esker; horregatik, urtean +% 2,56ko errentagarri metatua lortu ahal izan du, eta, gainera, bere aldakortasuna indizeena baino nabarmen txikiagoa izan da. Aurrekoa gorabehera, argitaratutako datu ekonomikoek eragindako ziurgabetasun hori ez da islatu arrisku handiagoko aktiboen bilakaeran; horren froga da kreditu-diferentzialek oso txikiak izaten jarraitzen dutela, eta, hortaz, kalitate txarragoko bonuek % 7 inguruko errentagarritasunak lortzen dituztela urtean.

Gauza bera gertatzen da arrisku-primekin, Espainiaren kasuan bezala, alemaniar bonuarekin zuen diferentziala 80 oinarrizko punturen ingurukoa baitzen hiruhilekoaren amaieran –orain dela urtebete, 110 punturen ingurukoa zen diferentzial hori-. Kredituaren eta arrisku-primen diferentzialak maila normalizatuetaraino handituko balira, horrek konpentsatuko lituzke tasen kurbaren jaitsiera hipotetiko baten etekinak. Errenta aldakorraren aldetik, hiruhilekoan zehar aldakortasunak gertatu baziren ere, datu makroekonomikoen ustezko beheraldiaren inguruko beldurraren eraginez, indize nagusiek jarraitu dute urtean oso bilakaera positiboak izaten.

Aldakortasun horren adibide bat da Eurostoxx50 indizea % 6 baino gehiago jaitsi zela abuztuaren lehenengo astean, ekonomia globala ahulduko zelakoan –AEBetatik zetozen datuak ikusita-. Mugimendu hori onuragarria izan zen beste sektore batzuetarako, hala nola kontsumo egonkorraren sektorerako, ordura arte nahiko atzeratuta baitzegoen. Stoxx Europe 600 Industry Consumer Staples indizea, kontsumo egonkorraren europar enpresak barne hartzen dituena, % 5,5 hazi zen hiruhilekoan, eta Eurostoxx50 % 2,2 igo zen, azkenean, garai berean. Gure errenta aldakorreko Planak hobera egiten jarraitzen du, sektore defentsiboenen jokabide erlatiboaren hobekuntzak bultzatuta; izan ere, + % 3,74 egin zuen aurrera hiruhilekoan.

Bukatzeko, datozen egunetan amerikar hauteskundeak egingo dira, eta horien emaitzek oso inpaktu esanguratsua izango dute finantza-merkatuetarako garrantzitsuak diren zenbait kontutan, hala nola defizit fiskalean. Donald Trumpen programak, 2016an bezala, politika fiskal hedakorrak sartzen ditu barne, baina ikusi beharko da ea politika horiek benetan gauzatu ahal izango diren, zeren AEBetako zor publikoaren eta defizit fiskalaren egoera 2016koa baino askoz ere ahulagoa baita. Beste kontu erabakigarri bat izango da zer-nolako erabakiak hartzen dituen gobernu berriak geopolitikaren arloan, baita nazioarteko merkataritza-harremanei dagokienez ere.

 

Noticias Relacionadas

19 Azaroa 2024
Laneko prebentzioari buruzko araudiaren bilakaera aurrera doan arren, eta horri esker ekoizpen-jarduera gero eta seguruagoa izan behar dugun arren, lanaldiko istripu hilgarrien…
12 Azaroa 2024
Argi dago gizartea etengabe ari dela eboluzionatzen eta aldaketa bakoitzarekin onurak sortzen direla, baina baita kontraesanak ere.
29 Urria 2024
Gaur egun, eztabaidaezina da tabakismoaren ohitura alde batera uzteak onura ugari dakarrela. Zehazki, honako eremu hauetan: