Surnek, Surnepentsioa BGAEren Erakunde Kudeatzaileak, 1988ko lehenengo bazkideak bildu ditu Bilboko Guggenheim Museoan, eskertze-ekitaldi batean.

BGAEaren kultura, edo pentsio publikoa ekarpen pribatuez osatzeko beharra, zientzia-fikzioa zen Espainian orain dela 25 urte. Surnepentsioa BGAE orduan sortu zen, 1988an, produktu horren benetako aurrendariak izan ziren 40 partaiderekin. Horiek izan ziren SURNEk kudeatutako BGAEari konfiantza eman zioten lehenengo bazkideak; horregatik, miragarria da 25 urte igaro eta gero Aurreikuspen Planaren partaideak 6.500 izatea.
Denbora horretan, Surnepentsioa BGAE finkatu egin da bere errenta finko eta aldagarriko planei eta plan bermatuei esker. Gainera, urtez urte inflazioa gainditzen duen BGAEa gisa posizionatu da, betiere errentagarritasun positiboekin.
Surnepentsioaren oraingo datuak, bai kudeatutako aktiboei dagokienez eta bai partaide kopuruari dagokionez, Planaren osasun onaren erakusgarri dira, eta esker onez atzera begiratzera bultzatzen gaituzte; horregatik, iragan Apirilaren 28an, Surnek beren fidagarritasuna eskertu nahi izan zien bere bazkide fundatzaileei, Bilboko Guggenheim Museoan egindako ekitaldi batean, Erakundeak apur bat geroago egin zuen Batzar Nagusiaren aurretik.