Cobasek bi BGAE kudeatuko ditu Euskadin, Surne eta Norwealthekin lortutako akordio baten ostean
Eusko Jaurlaritzak ontzat eman du Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko bi Erakunderen sorrera: Surnepentsioa Cobas 100 eta Surnepentsioa Cobas 50.
Bi pentsio-plan horiek berehala merkaturatuko dira, Cobas Asset Management eta Norwealth Capital AV erakundeen bitartez.
Izenek adierazten duten bezala, Surnepentsioa Cobas 100ek % 100eko esposizioa izango du errenta aldakorraren aurrean, eta bigarrenak, Surnepentsioa Cobas 50ek, % 50eko esposizioa izango du errenta horretan. Bi planen kudeaketaz Cobas AM arduratuko da, kudeaketa delegatuagatik.
Norwealth Capital AV erreferentziazko balioen agentzia ba da, Bilbon egoitza duena eta eginkizuntzat hartzen duena bere bezeroen ondarearen ondare-kudeaketa global, profesional eta independentea. Kudeatzen duen ondarea 400 MM-tik gorakoa izanik, Norwealth Capital AVk konbentzimendu handiz eusten die value kudeaketaren printzipioei eta epe luzerako errentagarritasuna bilatzeari. Horregatik, eta irtenbide optimo bat bilatu nahi duenez bere bezeroek gizarte-aurreikuspeneko sistemetan metatuta duten ondarearen kudeaketarako, modu aktiboan parte hartzen dugu balio-proposamen honen sorreratik eta gure gain hartzen dugu BGAE berriak Euskadin merkaturatzearen ardura.
Surnek, berriz, 100 urtetik gorako historia du Euskadin, eta erreferente bat da banakako gizarte-aurreikuspenean eta aseguruetan.
Era horretan, Cobas AMk osatzen du gizarte-aurreikuspen osagarriaren alorrean eskaintzen irtenbideen multzoa, bertan Pentsio-planak baititu jadanik.