Imagen de cabecera noticias

Gizarte segurantzaren kotizazioen 2025eko nobedadeak

27 Urtarrila 2025
Trabajadoras frente a un ordenador

2025. urteak funtsezko aldaketak dakartza Gizarte Segurantzaren kotizazioetan, eta aldaketa horiek eragina dute bai langileengan eta bai enpresa eta autonomoengan. Horren guztiaren helburua da pentsio-sistema publikoaren epe luzerako nahikotasun eta jasangarritasunerantz aurrera egitea. Aldaketa horien artean, honako hauek nabarmentzen dira euren garrantzi bereziagatik:

  • Kotizazio-oinarrien igoera

Gehieneko oinarriak % 4 inguru igoko dira, hilean 4.720tik 4.909ra pasatuz. Doikuntza horren helburua da biztanleriaren zahartzeagatik pentsioen gastuan gertatzen ari den hazkundeari aurre egitea; izan ere, arazo horrek hazten jarraitzen du bizi-itxaropena luzatzen den neurrian. Igoera horrek erronkak planteatzen ditu enpresetarako, zeren euren aurrekontu-partidak doitu beharko dituzte lanaren arloan.

  • Belaunaldiarteko Ekitatearen Mekanismoa (BEM)

BEMek 0,1 puntuz igoko du kotizazio erantsia, eta, hala, 2025ean % 0,8ra iritsiko da (% 0,67 enpresaren kontura eta % 0,13 langilearen kontura). Doikuntza horrek 2.000 milioi euro ekarriko dizkio Gizarte Segurantzaren Erreserba Funtsari, eta horrek ahalbidetuko du etorkizuneko prestazioak presio demografikoen aurrean segurtatzea.

  • Elkartasun-kuota

Elkartasun-kuota kotizazio erantsiko mekanismo bat da gehieneko kotizazio-oinarria gainditzen duten soldatetarako. Kuota enpresariaren eta langilearen artean banatu behar da: hurrenez hurren, % 83,4 eta % 16,6 ordainduko dute. 2025ean, kuota % 0,92 izango da gehieneko oinarria % 10eraino gainditzen duen soldata-zatirako, % 1 horren % 10 eta % 50 bitartean dagoen soldatarako, eta, azkenik, % 1,17 gehieneko oinarria % 50z baino gehiagoz gainditzen duen soldatarako. Doikuntza horrek, sistemaren sarrerak handitu ez ezik, ekarpen justua bermatu ere egin nahi du sarrera handiagoak dituztenen aldetik, Gizarte Segurantzaren izaera solidarioa indartuz.

Noticias Relacionadas

28 Urtarrila 2025
2024ko ekitaldia hazkundeari buruzko datu onekin hasi zen Estatu Batuetan, eta indizeen jokabide bikainarekin ere bai; gainera, Europako Banku Zentralak tasak jaitsi zituen…
19 Azaroa 2024
Laneko prebentzioari buruzko araudiaren bilakaera aurrera doan arren, eta horri esker ekoizpen-jarduera gero eta seguruagoa izan behar dugun arren, lanaldiko istripu hilgarrien…
12 Azaroa 2024
Argi dago gizartea etengabe ari dela eboluzionatzen eta aldaketa bakoitzarekin onurak sortzen direla, baina baita kontraesanak ere.