Imagen de cabecera noticias

Autonomoa eta 3.000 €-ko etekin garbiak. Desestaldura-tasa?

28 Apirila 2023
¿Tasa de descobertura de los autónomos?

Autonomoa naiz, gutxieneko oinarriagatik kotizatzen dut eta nire etekin garbiak 3.000 euro dira hilean, nola geratzen da nire desestaldura-tasa 2023. urtean?

Gutxieneko oinarriagatik kotizatzen duten eta hilean 3.000 euroko etekin garbiak lortzen dituzten autonomo guztiei kotizazio-eredu berria ezartzeak honako ondorio hauek ditu:

  • Kotizazio-mailaren igoera. 2022an baino % 19 gehiago kotizatuko du.
  • Lortutako etekin garbiei lotutako kotizazioa. Bere etekin garbien % 38agatik kotizatuko du.
  • Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorrari dagokion kotizazioa. Bere kotizazio-maila % 11,67 da, besteren konturako langileena (% 37 inguru) baino askoz ere txikiagoa.   
  • Desestaldura-tasa. Desestaldura-tasa orokorra 6 portzentaje-puntuz murrizten da (% 68tik % 62ra). Egoera larriagotu egiten da kontingentzia jakin batzuen kasuan.

Horrenbestez, bere kotizazio-maila igotzen den arren, ez da behar besteko neurrian igotzen bere desestaldura-tasa handia murrizteko (aurreikusitako kontingentzietakoren bat gertatuko baitzaio, eskuragarri dituen 10 eurotatik 3 euro baino zertxobait gehiago soilik izango luke).

kotizazioa

 

Noticias Relacionadas

29 Iraila 2025
2025etik aurrera, gizarte-kotizazioen sistemaren figura berri bat sartuko da indarrean: elkartasun-kuota.
10 Iraila 2025
Gobernuak planteatu du asteko gehieneko lanaldia 40 ordutik 3,7,5 ordura murriztea, soldata murriztu gabe.
29 Abuztua 2025
Hainbat urtez, lan-ongizatea zerbait “estra” izan da enpresa askorentzat, hots, denbora eta aurrekontua egonez gero eskaintzen den zerbait, edo jendeari begira “itxura ona” eman…