Imagen de cabecera noticias

2023ko Pentsioen Erreforma: Nobedade Nagusiak

29 Ekaina 2023
Hombre mirando al horizonte

Pentsio-sistema publikoaren azken erreforma bi fasetan egin da (2022an eta 2023an), bai egindako aldaketen kopurua handia izan delako eta bai tentsioak jasan behar izan dituelako barrutik zein kanpotik.  Banaketa-sistema batetik kapitalizazio-sistema batera pasatzeko aukera baztertuta gertu zen azkenean  eta oraingoz, bai arazo ekonomikoengatik eta bai biztanleriaren arloko arazoengatik (Baby Boomaren belaunaldiko langileak berehala helduko direlako erretiratzeko adinera). Erabaki horren ostean, geratzen zen aukera bakarra zen erreforma parametrikoak inplementatzea, sistemaren prestazio-maila ahalik eta gehien hobetzeko, kolektibo jakin batzuen desorekak ahalik eta gehien murriztuz, hori guztia maxima batez: sistemaren jasangarritasuna epe ertain eta luzera bermatzea, Europar Batasuneko kontrol-organoek  arretaz gainbegiratuta. Neurri horiek bi kategoria nagusitan sailkatu daitezke: lehenengoak izaera soziala du, eta bere asmoa da prestazioak hobetzea (horrek gastuaren igoera dakar berekin); bigarrenak, berriz, sistemaren erresilientzia handitu nahi du (horrek esfortzu handia eskatuko du kotizatzaileen aldetik, eta, hortaz, diru-sarreren igoera ekarriko du berekin).

Horrenbestez, gastu publikoaren igoera dakarten neurrien artean honako hauek nabarmentzen dira:

  • Kotizazioa. Langileak aukeratu ahal izango du, erretiratzeko unean, nola determinatzen duen bere oinarri arautzailea, bi aukera hauen artean: erretiroaren aurreko azken 25 urteetako kotizazio-oinarrien batezbestekoa (sistema hau da erreforma hau indarrean sartzerakoan existitzen dena), edo azken 29 ureetako batezbestekoa, kotizazio maila txikiagoa izan duten 24 hilabeteak baztertuz. Sistema horrek ahalbidetzen du lan-bizitza ezegonkorragoa izan duten langileen prestazioak hobetzea, hau da, lan-krisialdiak gehiago pairatu dituzten eta sasoi horietan kotizaziorik gabe edo kotizazio txikiarekin egon diren langileen prestazioak hobetzea (kasu horietan, Gizarte Segurantzak erabakiko du, ofizioz, zein den diru-sarrera gehiago sortzen dituen prestazioa).
  • Gehieneko pentsioak. Proposatzen da gehieneko pentsioa igotzea. Kontua ez da gehieneko pentsioa ezabatzea, baizik eta gehieneko muga oraingo hazkundearen gainetik igotzea, hots, KPIaren baliokidea den hazkundearen gainetik. Ezarri dena da igoera 0,115eko portzentaje-puntukoa izango del urtero, 2025etik 2025era; 2051 eta 2065 bitartean, berriz, hazkunde progresibo bat aplikatuko da, % 20 metatu arte.
  • Gutxieneko pentsioak. Alde batetik, helburu hau ezarri da: gutxieneko pentsio kontributiboak igotzea errenten medianaren % 60raino, 2023. urteko 13.500 euroetatik 2027an 16.500 eurora pasatzeko, Gizarte Segurantzaren estimazioaren arabera. Beste alde batetik, proposatzen da alarguntasunaren gutxieneko pentsioa lau urtean igotzea (1.775 eta 3.800 euro bitartean, urtean).
  • Genero-arrakala. Proposatzen da genero-arrakalagatik ordaintzen den osagarria igotzea (% 20 da 2024 eta 2025ean) eta emakume langileen kotizazio-hutsuneen tratamendua hobetzea.

Orobat, diru-sarrera publikoen igoera dakarten neurrien artean, honako hauek nabarmentzen dira:

  • Kotizazioa. Zehazki, bi nobedade handi onartu dira:
  1. Gehieneko kotizazio-oinarria. Gehieneko pentsioa handitzeaz batera, gehieneko kotizazio-oinarria ere igotzen da, baina modu asimetrikoan; izan ere, KPIaren gaineko urteko igoera % 1,2 da (gehieneko pentsioari aplikatzekoa den % 0,115eko igoeraren ordez), eta horrek ahalbidetzen du diferentzial hazkor bat lortzea sistemaren finantziaziorako.
  2. Elkartasun-kotizazio gehigarria. Kotizazio-gainkargu berri bat ezartzen da gehieneko oinarria gainditzen duten soldatetarako. Gainkargu hori haziz joango da aurreikusitako aldian (2025ean, gehieneko kotizazio-oinarria gainditzen duen zenbatekoaren % 1 izango da, eta hori handituko da 2045ean % 6ra iritsi arte).
  • Belaunaldi arteko Ekitate Mekanismoa. Gizarte Segurantzaren Erreserba Funtsari baliabide nahikoak berriz emateko, etorkizunean gerta litezkeen defizit-egoerei aurre egiteko xedez, Belaunaldi arteko Ekitate Mekanismoa % 0,6tik % 1,2ra pasatuko da 2023tik 2029ra, eta portzentaje hori 2050. urtera arte mantenduko da.

Laburbilduz, pentsioen erreformaren helburua da gaur egun ahulezia-sintoma larriak erakusten dituen sistema bat orekatzea, prestazioak mantenduz eta hobetuz, esfortzu hori oraingo eta etorkizuneko kotizaltzaleengan kargatuz, batez ere diru-sarrera handiagoak dituzten langileengan.

Noticias Relacionadas

19 Azaroa 2024
Laneko prebentzioari buruzko araudiaren bilakaera aurrera doan arren, eta horri esker ekoizpen-jarduera gero eta seguruagoa izan behar dugun arren, lanaldiko istripu hilgarrien…
12 Azaroa 2024
Argi dago gizartea etengabe ari dela eboluzionatzen eta aldaketa bakoitzarekin onurak sortzen direla, baina baita kontraesanak ere.
31 Urria 2024
Bigarren hiruhilekoan, EBZ izan zen interes-tasak jaisten hasi zena, zortzi urte igaro eta gero; horren ostean, berriz, irailaren 18an, FED  hasi zen murrizketekin, aurreneko aldiz