Imagen de cabecera noticias

XIV. Adecose Barometroa. Arrakasta berri bat Surne-rentzat.

01 Otsaila 2022
Personas celebrando éxito
Beste urte batez, Surneren zerbitzua izan da baloratuena, aseguru etxeen artean, Bizi Indibidual, Bizi Kolektibo eta Istripuen aseguruetan.

Otsailaren 2an argitaratu da ADECOSEren 2021eko Barometroa. ADECOSE (Aseguru eta Berraseguruen Artekaritzen Espainiar Elkartea) elkarte independente bat da, helburutzat duena aseguru-artekaritzen interesak defendatzea, eta baita, 2020az geroztik, berraseguru-artekaritzenak ere. Guztira, bitartekotza-sektoreko 150 enpresa lider baino gehiago biltzen ditu. Barometro honek aseguru-konpainien zerbitzuaren kalitatearen baloratzen du, bazkidetutako artekaritza-etxeei dagokienez. Surnerentzat, urteko txosten hau da egiten dugun lana neurtzeko modurik onena, zeren beraren balorazioa egiten dutenak aseguru-artekaritzak baitira, eta horien iritzia da guretzat garrantzitsuena, egunez egun haientzat lan egiten dugulako.

Surnek, aseguru-etxea den aldetik, artekaritzen bitartez tramitatzen ditu polizen % 90, eta, hortaz, ahalik eta gehien ahalegindu behar da gure artekariek prestakuntzarik onena eta euren bezeroentzako produkturik onenak izan ditzaten; hortik datoz ADECOSEren Barometroak beste urte batez ematen dizkigun emaitza onak.

Aurten, 127 artezkaritza izan dira emaitzak determinatu dituztenak, 1.305 inkesta baino gehiago eginda. Surnek aseguru-etxe baloratuena izan da Bizi-/Arrisku indibidual, Bizi-/Arrisku kolektibo eta Istripuen adarretan, eta gainera 2. postua lortu du gogobetetasun orokorrari dagokionez. Surnerekin egunez egun lan egiten duten eta horrela baloratu gaituzuen pertsonei: eskerrik asko.

sellos adecose

Aitortza honen alderik onena da talde-aitortza bat dela, hau da, zerbitzurik onena eskaintzeko xedez Surnen –bulegotik edo etxetik- dihardugun guztion lana baloratzen duela. Gainera, gustatzen zaigu emaitza testuinguruan jartzea eta ikustea zer aseguru-etxerekin “lehiatzen” ari garen, honetan tamainak garrantzi gutxi duela ikusteko.

Barometro osoa kontsulta dezakezu hemen.

 

Noticias Relacionadas

19 Azaroa 2024
Laneko prebentzioari buruzko araudiaren bilakaera aurrera doan arren, eta horri esker ekoizpen-jarduera gero eta seguruagoa izan behar dugun arren, lanaldiko istripu hilgarrien…
12 Azaroa 2024
Argi dago gizartea etengabe ari dela eboluzionatzen eta aldaketa bakoitzarekin onurak sortzen direla, baina baita kontraesanak ere.
31 Urria 2024
Bigarren hiruhilekoan, EBZ izan zen interes-tasak jaisten hasi zena, zortzi urte igaro eta gero; horren ostean, berriz, irailaren 18an, FED  hasi zen murrizketekin, aurreneko aldiz