Imagen de cabecera noticias

Autonomoen kotizazio-ereduaren erreforma: irismena eta xehetasunak

23 Urtarrila 2023
Alcance y detalle de la Reforma del modelo de cotización de los autónomos

13/20022 Errege Lege-dekretuak (eta erreformaren alderdi formalak arautzen dituen 504/2022 Errege Dekretuak) autonomoentzat diseinatutako kotizazio-eredu berriak aldatu egiten du kotizatzaileari askatasunez aukeratzea ahalbidetzen dion sistema (bere sarrerak eta jarduera ekonomikoaren etekinak zeinahi direlarik ere), eta horren ordez beste sistema bat jartzen du, non kotizatzailearen etekin garbiek kotizazio maila ezarriko baitute, eta, hortaz, ordaindu beharreko kuotak ere bai.

Kotizazio-eredu berriak sartzen dituen nobedadeak bi kategoria handitan sailkatu daitezke:

Kotizazio-eredua. Kotizazio-eredu berria honako premisa hauetan oinarrituta egituratzen da:

  • Indarrean sartzeko epea. Eredua 2023ko urtarrilaren 1ean sartu zen indarrean. Hasteko, 2023, 2024 eta 2025erako kotizazio-oinarriak argitaratu dira.
  • Hedatzeko epea. Sistemaren ezarpena programatuta dago 9 urteko epean gauzatzeko (2023 eta 2032 bitartean). Aurkezten den sistema berriak kotizazio-oinarriak aldatzen ditu apurka-apurka, bilatutako helburua epe horren amaieran lortzeko xedez (3 urtetik behin, funtzionamendua eta beraren emaitza ekonomikoa berraztertuko dira). Une horretatik aurrera, aurreikusten da oinarriak Estatuaren Aurrekontu Orokorren bidez onartzea.
  • Kotizazioaren taulak, tarteak eta oinarriak. Urteko etekin garbien arabera kotizatuko da. Horretarako, 2 taula (bata murriztua –lanbide arteko gutxieneko soldatatik beherako sarreretarako- eta bestea orokorra) eta 15 tarte ezartzen dira, horietako bakoitzerako gutxieneko oinarri bat eta gehieneko oinarri bat zehaztuz. Horrenbestez, orain arteko tarte bakarra desagertzen da (gutxieneko oinarri baten eta gehieneko oinarri baten artekoa), eta baita 47 urtetik gorako autonomoentzat ezarrita zegoen muga ere, hau da, “erretiroaren prestazioa erosteko” xedez kotizazio-oinarria handitu ez zezaten adin-talde horrentzat mantentzen zen muga.
  • Kotizazio-kasu bereziak. Berezitasunak aitortzen dira honako kasu hauetarako:
  1. Senide kolaboratzaileak. Familiako autonomo batek enplegatutako langileentzat (2. gradurainoko bizikideak), hilean 1.000 euroko gutxieneko oinarria ezartzen da kasu guztietarako.
  2. Sozietate-autonomoak. Kontrol erreala duten bazkideentzat eta sozietate-administratzaileentzat, hilean 1.000 euroko gutxieneko oinarria ezartzen da kasu guztietarako.
  3. Autonomo berriak. Autonomo berrien kasuan, kuota murriztua aldatu egiten da; hala, aurrerantzean 80 eurokoa izango da hilean, 12 hilabetez; epe hori 24 hilabetera arte luzatu ahal izango da, baldin eta lehen ekitaldiko etekin garbiak ez badira iristen lanbide arteko gutxieneko soldatara. 2023ko urtarrilaren 1a baino lehen aitortutako tarifa laua (60 euro hilean) mantendu egingo da ezarritako iraupen-aldia igaro arte.
  4. Adingabeak zaintzapean dituzten autonomoak. Minbizia edo beste gaixotasun larriren bat pairatzen duten adingabeen zainketarako prestazioa jasotzen duten autonomoek eskubidea izango dute % 75eko hobaria eskuratzeko gertakizun arruntengatik ordaintzen den kuotan.

• Kotizazio-kuota. Kotizazio-kuota kalkulatzeko, prozesu honen arabera jardun behar da eredu berrian:

  • Etekin garbiak zehaztea. Autonomoak bere etekin gabien aurreikuspena jakinarazi behar du (Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren atariaren bitartez –import@ss-) urtearen hasieran edo altaren unean (oinarrian jarraitu daiteke baldin eta 2022ko abenduan 2023rako aurreikusitako etekinen gaineko oinarri batengatik kotizatzen bazen). Etekin garbiak errentak zehazteko araubidearen arabera kalkulatzen dira, kontuan hartuta zein araubidetan tributatzen duen autonomoak bere PFEZan (Zuzeneko Estimazioaren araubideagatik tributatzen badu, sarreretatik gastu guztiak kenduz; eta Estimazio Objektiboaren araubideagatik tributatzen badu, kasuan kasuko autonomoari aplikatzen zaion moduluagatik). Zenbateko horri % 7ko kenkari bat gehitzen zaio gastu generikoengatik (kenkari hori % 3 izango da sozietate-autonomoen kasuan).
  • Kotizazio-oinarriaren aukeraketa. Autonomoak oinarria aukeratzen du (gutxieneko baten eta gehieneko baten artean), urte bakoitzeko hileko etekin garbiei dagokien tartearen arabera). Horrenbestez, funtsezko desberdintasunak mantentzen dira Gizarte segurantzaren Araubide Nagusiarekin (besteren konturako langileak), zeren araubide horretan lortutako etekinetan oinarrituta kotizatzen baita (gutxieneko oinarri baten eta gehieneko oinarri baten artean mugitzeko aukerarik gabe).
  • Kotizazio-oinarriaren aldaketa. 2 hiletik behin, autonomoak kuota aldatu dezake (gehienez 6 aldiz urtean), lortzen dituen etekinen arabera doitzeko. Hori Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren atariaren bidez –import@ss- jakinarazi beharko da.
  • Kotizazio-kuotaren erregularizazioa. Berez, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak aurreko oinarri berberaren arabera kobratuko ditu kuotak 2023ko urtarrilaren 1ean, autonomoak ez badu bestelako oinarririk jakinarazten 2023ko otsailaren 28a baino lehen. AEATk (edo tokiko Ogasunek)urteko datuak eskuratzen dituenean, kuotak erregularizatuko ditu azkenean lortutako etekin gabien arabera, ordaindutakoarekin dagoen diferentzia kobratuz edo itzuliz, dagokionaren arabera. Erregularizazioak bi kasu sortu ahal izango ditu:
  • Sarreren azpiko kotizazioa. Autonomoak diferentzia sartu beharko du (erregularizazioaren emaitza jakinarazten den hilabetearen osteko hilabetearen azken egunera arte).
  • Sarreren gaineko kotizazioa. Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak kuota itzuliko du ofizioz (hurrengo ekitaldiko apirilaren 30a baino lehen).

Horren ondorioz, kolektiboaren ordezkari batzuek, hala nola Langile Autonomoen Elkarteen Federazio Nazionalak (ATA), etekin garbietan oinarritutako eredu batera aldatzea onartzen duten arren (eredu horretan, gehiago irabazten dutenek gehiago ordaintzen dute), uste dute sisteman badirela oraindik ere injustizia batzuk; adibidez: jardueren arteko desberdintasuna (Zuzeneko Estimazioa eta Estimazio Objektiboa), gastu jakin batzuk fiskalki  kentzetik edo ezin kentzetik ondorioztatua, zeren eta, horren eraginez, emaitza berdina izanik ekarpena oso desberdina izan baitaiteke bai Ogasun Publikoaren aurrean eta bai Gizarte Segurantzaren aurrean.

 

:

  • Determinación de los rendimientos netos. El autónomo debe comunicar (a través del portal de la Tesorería General de la Seguridad Social -Import@ss-) su previsión de rendimientos netos al inicio del año o en el momento del alta (se puede permanecer en la base si en diciembre de 2022 se cotizaba por una base superior a la previsión de rendimientos para el 2023). Los rendimientos netos se calculan en función del régimen de determinación de rentas por el que tribute el autónomo en su IRPF (si lo hace por el régimen de Estimación Directa, deduciendo de los ingresos todos los gastos y si tributa por el régimen de Estimación Objetiva, por el módulo que le resulte de aplicación). A esa cantidad se le aplica adicionalmente una deducción por gastos genéricos del 7% (que será del 3% para el caso de los autónomos societarios).
  • Elección de la base de cotización. El autónomo elige la base (entre una mínima y una máxima) en función del tramo que corresponde a los rendimientos netos mensuales anuales. En consecuencia, sigue existiendo diferencias medulares con el Régimen General de la Seguridad Social (trabajadores por cuenta ajena), en el que se cotiza en base a los rendimientos obtenidos (sin posibilidad de bascular entre una base mínima y una máxima).
  • Cambio de la base de cotización. Cada 2 meses, el autónomo (hasta 6 veces al año) puede modificar la cuota para ajustarla a los rendimientos que vaya obteniendo. Se deberá comunicar a través del portal de la Tesorería General de la Seguridad Social Import@ss.
  • Regularización de la cuota de cotización. Por defecto, la Tesorería General de la Seguridad Social cobrará las cuotas sobre la misma base anterior a 1 de enero  de 2023 si el autónomo no comunica una base diferente antes del 28 de febrero de 2023. Cuando la AEAT (o las Haciendas locales) disponga de los datos del año, la Seguridad Social procederá a regularizar las cuotas según los rendimientos netos finalmente obtenidos, cobrando o devolviendo la diferencia con lo abonado en su caso. La regularización podrá generar dos supuestos:
  • Cotización inferior a ingresos.  El autónomo deberá ingresar la diferencia (hasta el último día del mes siguiente a aquel en que se notifique el resultado de la regularización).
  • Cotización superior a ingresos. La Tesorería General de la Seguridad procederá a la devolución de oficio de la cuota (antes del 30 de abril del ejercicio siguiente).

En consecuencia, algunos representantes del colectivo como la Federación Nacional de Asociaciones de Trabajadores Autónomos (ATA), a pesar de aceptar el cambio a un modelo basado en los rendimientos netos (por el que paguen más los que más ganan), opinan que todavía hay algunas injusticias en el sistema como, por ejemplo, la desigualdad entre actividades (Estimación Directa y Estimación Objetiva) derivada de la capacidad de deducir o no determinados gastos fiscalmente que hace que con el mismo resultado, la contribución tanto frente a la Hacienda Pública como a la Seguridad Social pueda ser muy distinta.

Noticias Relacionadas

17 Apirila 2024
Nahiz eta autonomoek –normalean- “uste duten” ez dutela jasaten euren jarduera ekonomikoaren konpromisoak betetzea eragozten dien istripurik edo gaixotasunik, Gizarte…
22 Martxoa 2024
2023ko azaroan Espainian erregistratutako langabeak 2,7 milioi baino gehiago izan arren, Lan eta Gizarte Ekonomia Ministerioaren arabera, beti ez da erraza izaten lanpostu jakin…
26 Otsaila 2024
Bizitza-aseguru baten kontratazioa une garrantzitsua izaten da, arrazoi batzuengatik. Iturria: IATI