Imagen de cabecera noticias

SURNE eta Bárymont Albert Lloverarekin egongo dira Dakar 2022 rallyean

25 Azaroa 2021
SURNE i Bárymont acompanyaran Albert Llovera al ral·li Dakar 2022

Bi konpainiak Andorrako pilotuaren babesleak izango dira bere erronka berrian.
 
Andorrako Albert Llovera pilotua Dakar rallyean lehiatuko da 2022ko urtarrilean, hau da, motorraren munduko proba mediatikoenean, SURNEk eta Bárymont Taldeak lagunduta.

 
Albert Llovera oso ilusionatuta dago lankidetza honekin: “Berdinak gara, gure borrokaren xedea da inguratzen gaituzten pertsonen bizi-kalitatea hobetzea. Horrek ondo sentiarazten nau, hainbesteraino non gero eta gehiago espero dudan egiten dudan gauza bakoitzetik”.
 
Bi markek kirolaren munduan nagusi diren balioak defendatzen dituzte, hots, iraunkortasuna, esfortzua, mugak gainditzeko gogoa eta taldekako lana, eta horregatik erabaki dute ahaleginak batzea andorratar pilotuari proba gogor honetan laguntzeko.  
 
SURNEk bat egin du mugak gainditzeko gogoa erakutsi duen talde irabazle honekin. Izan ere, bere liderrak –Albert- daukan motibazioan aurkitu du garaipenerako pasaporterik onena. 

Noticias Relacionadas

13 Azaroa 2023
2021eko eta 2022ko pentsioen erreformaren helburu nagusietako bat araubideen arteko batez besteko diru-sarrerak parekatzea zen; izan ere, tradizionalki, LAABean sartzen diren norbe
25 Urria 2023
Egoera makroekonomikoak argi-itzalak bizi ditu, azken aldian baldintza monetarioak nabarmen gogortu direlako.
20 Iraila 2023
Aurreko urteetan bezala, Surnerekin saski-baloiaz gozatu dezakezu zuenean.