Imagen de cabecera noticias

SURNE estropada, Abrako badiako zita historikoetako bat

07 Ekaina 2023
XVIII Regata SURNE-58º Trofeo Eskarra

Abrako Errege Itsas Klubak/Errege Sporting Klubak –aurten bere 125. urtemuga betetzen du, eta hemendik zoriontzen dugu, SURNErekin batera, bere urtebetetzeagatik- Klubak gehien maite dituen eta bere baitan tradizio handienekoa duten estropadetako bat antolatu dute pasa den asteburuan. Eskarra Saria 1964an sortu zen, eta dagoeneko 58 edizio egin ditu, pandemiak 2020an eragindako etenaldi bakarrarekin. Saio horietan, tripulazioek nabigatu egin dute euren izena grabatzeko itsasontzi irabazlearen estropadalariek jasotzen duten kopa ederrean. Beste urte batez, XVIII. SURNE Estropada – 58. Eskarra Sari honetan Mikel Emaldiren Maitena nagusitu zen. Gainerako klaseetan, irabazleak honako hauek izan ziren: I. Gurutzaontzi klasean, José Miguel Francoren Bacilón; II. Gurutzaontzi klasean, Juan Carlos Estefaníaren Kohen; J80 klasean, Ignacio Camino eta Armando Gutiérrezen Solintal. Proba oso egun bero batean egin zen, Kantauri itsasoan, ipar-ekialdeko haize leunarekin –sei eta zortzi korapilo bitartean- eta probak nabarmen oztopatu zituzten 50 graduko biraketekin.
 
SURNEtik estropadalariak zoriondu nahi ditugu haien parte-hartze eta ahaleginengatik, eta estropada honetara lehiakortasuna, esfortzua eta lehiakideen arteko harreman ona ekartzeagatik. Izan ere, SURNE erabat identifikatzen da balio horiekin.

Zorionak parte-hartzaile guztiei eta Abrako Errege Itsas Klub/Errege Sporting Klubeko taldeari.

Noticias Relacionadas

28 Urtarrila 2025
2024ko ekitaldia hazkundeari buruzko datu onekin hasi zen Estatu Batuetan, eta indizeen jokabide bikainarekin ere bai; gainera, Europako Banku Zentralak tasak jaitsi zituen…
27 Urtarrila 2025
2025. urteak funtsezko aldaketak dakartza Gizarte Segurantzaren kotizazioetan, eta aldaketa horiek eragina dute bai langileengan eta bai enpresa eta autonomoengan.
19 Azaroa 2024
Laneko prebentzioari buruzko araudiaren bilakaera aurrera doan arren, eta horri esker ekoizpen-jarduera gero eta seguruagoa izan behar dugun arren, lanaldiko istripu hilgarrien…