Imagen de cabecera noticias

Nola geratzen da nire desestaldura-tasa nire etekin garbiak 4.000 euroekin?

25 Maiatza 2023
tasa de cobertura 4000

Autonomoa naiz, gutxieneko oinarriagatik kotizatzen dut eta nire etekin garbiak 4.000 euro dira hilean, nola geratzen da nire desestaldura-tasa 2023. urtean?

Gutxieneko oinarriagatik kotizatzen duten eta hilean 4.000 euroko etekin garbiak lortzen dituzten autonomo guztiei kotizazio-eredu berria ezartzeak honako ondorio hauek ditu:

  • Kotizazio-mailaren igoera. 2022an baino % 33 gehiago kotizatuko du.
  • Lortutako etekin garbiei lotutako kotizazioa. Bere etekin garbien % 32agatik kotizatuko du.
  • Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorrari dagokion kotizazioa. Bere kotizazio-maila % 9,75 da, besteren konturako langileena (% 37 inguru) baino askoz ere txikiagoa.   
  • Desestaldura-tasa. Desestaldura-tasa orokorra 8 portzentaje-puntuz murrizten da (% 76tik % 68ra). Egoera larriagotu egiten da kontingentzia jakin batzuen kasuan.

Horrenbestez, bere kotizazio-maila igotzen den arren, ez da behar besteko neurrian igotzen bere desestaldura-tasa handia murrizteko (aurreikusitako kontingentzietakoren bat gertatuko baitzaio, eskuragarri dituen 10 eurotatik 3 euro baino zertxobait gehiago soilik izango luke).

Kotizazioa 4000

 

Noticias Relacionadas

13 Azaroa 2023
2021eko eta 2022ko pentsioen erreformaren helburu nagusietako bat araubideen arteko batez besteko diru-sarrerak parekatzea zen; izan ere, tradizionalki, LAABean sartzen diren norbe
25 Urria 2023
Egoera makroekonomikoak argi-itzalak bizi ditu, azken aldian baldintza monetarioak nabarmen gogortu direlako.
20 Iraila 2023
Aurreko urteetan bezala, Surnerekin saski-baloiaz gozatu dezakezu zuenean.