Imagen de cabecera noticias

Zure enpresak ABEEE bat egin badu, zure BGA-k lagundu egin diezazuke

02 Apirila 2020
ABEEE batean, zure BGA-k lagundu egin diezazuke

Eusko Jaurlaritzak langabezia-prestazioa kobratzeko baimena ematen die BGAEen bazkideei, baldin eta COVID-19ren inpaktuaren eraginez ezinbesteko ABEEE edo EEE baten mende badaude
 
Euskadiko Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeak aurreikuspen-tresna bat dira,  helburu nagusitzat hartzen dutenak euren bazkideei osagarri bat eskaintzea premiazko egoeretan. 

 
Aurreikuspen-tresna horren azken xedea Gizarte Segurantzaren erretiro-pentsioak osatzea dela onartu arren, COVID-19 koronabirusetik ondorioztatutako alarma sanitarioaren eraginez bizi garen ezohiko egoerak ezohiko jarduerak ere eskatzen ditu, langileen segurtasuna babesteko premia ekonomikoko une hauetan, koma ekonomikoa ahal den neurrian saihesten laguntzeaz batera. 
 
Horregatik guztiagatik, Euskadiko BGAEek eta Eusko Jaurlaritzako Finantza Politikaren Zuzendaritzak laguntza eskaini nahi diete une honetan ahulezia ekonomiko larria pairatzen ari diren langileei; horretarako, baimena emango da krisi sanitarioaren ondorioz EEE edo ABEEE baten eraginpean dauden langileek kobratuko dituzten langabezia-prestazioak osatzeko, krisi horrek eta beraren ondorio ekonomikoek dirauten bitartean.
 
Aukera bat gehitzen da hori aldi batez eta EEE/ABEEEetatik ondorioztatutako aldi baterako prestazio bati lotutako errenta moduan eskatzen dutenentzat.
 
Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeei buruz gaur egun indarrean dagoen araudiak arautzen du zer betekizun bete behar dituzten langabezian dauden bazkideek prestazio hori jasotzeko. Nolanahi ere, EEE/ABEEEen kasu horietarako, BGAEek ez dute eskatuko langabezian urtebetez egon izana pentsio osagarria jasotzeko, hau da, osatuko duten prestazioaren kasuan –hots, langabezia-prestazioaren kasuan- bezala jokatuko dute, hor ere onartzen baita gutxieneko denbora-tarterik ez exijitzea prestazioa jasotzeko. 
 
Aurretik esandakoagatik, Eusko Jaurlaritzako Finantza Politikaren Zuzendaritzak honako hau erabaki du:
 
1. Langabezia-prestazioa kobratzeko baimena ematea COVID-19k eragindako alarma sanitarioko egoeratik ondorioztatutako ABEEE edo EEE baten eragipean daudenei, ekarpen definituko planak dituzten eta langabezia-prestazioa aitortuta duten BGAEetan, ABEEE edo EEEen egoera erakunde horien Estatutu edo Araudietan aitortuta ez egon arren. 
 
2. ABEEEen kasuan, BGAEren konturako prestazioaren zenbatekoa honako hau izango da: langabezia-prestazioaren kalkuluaren oinarri arautzailearen % 100aren eta ABEEEaren eraginez langileak jasotzen duen oinarri arautzailearen %aren arteko diferentzia.
 
3. EEEen kasuetan, bazkideak prestazioa kobratu ahal izango du BGAEei buruzko otsailaren 23ko 5/2020 Legean eta Lege horren Araudia onartu zuen urriaren 27ko 203/205 Dekretuan araututako langabezia-prestazioaren baldintza berdinetan.
 
4. Kobratzeko eskubidea sortzen da COVID-19k eragindako alarma sanitarioko egoeraren ondorioz bere enpresak bazkideari ABEEE edo EEE bat ezartzen zaion egun berean; bukatu, berriz, ABEEE edo EEE hori bukatzen denean bukatuko da.   
 
5. Prestazio kobratzeko, bazkideak honako agiri hauek aurkeztu beharko dizkio bere BGAEri: ABEEE edo EEE baten eraginpean dagoela egiaztatzen duen agiria, azken nomina, eta kobrantza egiaztatzen duen SEPEren agiria. Egoera hori hilero egiaztatu beharko du.  
 
6. Gisa berean, langile autonomoek ere prestazio hori jaso ahal izango dute betekizun eta zenbateko berdinekin, baldin eta jarduera galdu edo bertan behera utzi behar badute COVID-19ren ondorioz eta langabezia-prestazioa kobratzeko eskubidea badute.
 
7. Foru Ogasunak dira zergen alorrean eskumena dutenak, hemen araututako prestazioei dagokienez.
 
8. Ebazpen hau Ekonomia eta Ogasun Sailaren webgunean argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean.

Noticias Relacionadas

17 Apirila 2024
Nahiz eta autonomoek –normalean- “uste duten” ez dutela jasaten euren jarduera ekonomikoaren konpromisoak betetzea eragozten dien istripurik edo gaixotasunik, Gizarte…
22 Martxoa 2024
2023ko azaroan Espainian erregistratutako langabeak 2,7 milioi baino gehiago izan arren, Lan eta Gizarte Ekonomia Ministerioaren arabera, beti ez da erraza izaten lanpostu jakin…
26 Otsaila 2024
Bizitza-aseguru baten kontratazioa une garrantzitsua izaten da, arrazoi batzuengatik. Iturria: IATI