Imagen de cabecera noticias

WOP PROIEKTUAREKIN KOLABORATZEKO AKORDIOA

21 Urtarrila 2014
ACUERDO DE COLABORACIÓN CON PROYECTO WOP
Orain dela gutxi, Surnek berretsi du gizarte-erantzukizunaren alorrean duen jokabidea, “The Walk On Project” Fundazioa babesteko eta berarekin kolaboratzeko akordio bat sinatzearen bidez
Orain dela gutxi, Surnek berretsi du gizarte-erantzukizunaren alorrean duen jokabidea, “The Walk On Project” Fundazioa babesteko eta berarekin kolaboratzeko akordio bat sinatzearen bidez; hain zuzen ere, akordioa urtarrilaren 17an –ostirala- sinatu zen. Irabazi-asmorik gabeko erakunde horren sortzaileek, Mikel Renteríak eta Mentxu Mendietak, akordio hori sinatu zuten Surneko Presidente Alberto Uriarterekin, Surneren Bilboko bulegoetan.

The Walk On Project sortu zen leukodistrofien aurkako terapiei buruzko ikerketa zientifikoa finantzatzen laguntzeko. Horretarako, bere jardueren artean, kontzertu, jaialdi eta askotariko ekitaldien antolaketa sartzen da, hala nola Estropatada famatua, hau da, urriaren 12an Bilboko Itsasadarrean egin zen gomazko Ahateen I. lasterketa. Horren bidez biltzen den dirua proiektu horien finantziaziora zuzentzen da, terapia horietan adituak diren ikertzaile ospetsuen bitartez.

Halaber, lankidetzak barne hartzen du, hala dagokionean, SURNEren bezeroengana zuzendutako ekintza batzuk planteatzeko aukera, eta baita aseguru-produktu espezifikoen azterketa ere.


 

Noticias Relacionadas

29 Iraila 2025
2025etik aurrera, gizarte-kotizazioen sistemaren figura berri bat sartuko da indarrean: elkartasun-kuota.
10 Iraila 2025
Gobernuak planteatu du asteko gehieneko lanaldia 40 ordutik 3,7,5 ordura murriztea, soldata murriztu gabe.
29 Abuztua 2025
Hainbat urtez, lan-ongizatea zerbait “estra” izan da enpresa askorentzat, hots, denbora eta aurrekontua egonez gero eskaintzen den zerbait, edo jendeari begira “itxura ona” eman…