WOP FUNDAZIOAK NEURO-ENDEKAPENEZKO GAIXOTASUNETARAKO TERAPIAK BILATZEKO PROIEKTU BERRIAK FINANTZATZEN DITU
13 Apirila 2015
Ikerketa zientifiko hau hainbat gaixotasunetan aplikatzen da, hala nola esklerosi anizkoitzean, leukodistrofietan, alzheimerrean eta parkinsonean.
WOP mugimenduak duela ia bost urte jada hasi zuen epe luzerako eta etengabeko lana, SURNEren babesarekin, hainbat lorpen ari da erdiesten: WOP Fundazioak -WOPen (The Walk On Project) linea profesionalen eta jardueren onurak kudeatzen dituen erakundea- aurten neuro-endekapenezko terapiak bilatzeko proiektu berriak finantzatuko ditu.
Bigarren deialdi honetan, lau herrialdetako lanak aurkeztu dira (Erresuma Batua, Eslovenia, Italia eta Espainia). Gainera, Osasun Ministerioaren menpeko Madrilgo Carlos III Osasun Institutuak ebaluazio-prozesuan lagundu du. “Nazioarteko deialdi bat izan da, mundu osoko biolaborategi, ospitale, unibertsitate eta I+G zentroei zuzendua. Jasotako proiektuen maila oso altua izan da eta ebaluazio-prozesuari ahal besteko bermea eman nahi izan diogu, aukeraketarik onena egiteko”, dio Mikel Renteriak, WOP Fundazioaren presidenteak. Bigarren deialdi honekin, dagoeneko 260.000 euroko baino gehiagoko ekarpena egin da neuro-endekapenezko gaixotasunen ikerketa zientifikorako.
Lanen inguruan baloratu diren alderdien artean, azpimarratzekoa da, batetik, gaixotasun horietarako onera etortzeko terapiak bilatzeko ikuspegi praktikoa, epe ertain-laburrera begira, eta bestetik, bere bikaintasun zientifiko eta teknikoa, lehentasun berezia emanez gaixotasun desmielinizatzaileei (esklerosi anizkoitza, leukodistrofiak, alzheimerra eta parkinsona, besteak beste) eta mielinan eta neurona-heriotzan eragina duten gaixotasunen terapia birsortzaileei.
SURNEk, beste erakunde batzuekin batera, babesa ematen dio WOPi neuro-endekapenezko gaixotasunen kontrako borroka horretan, finkatuz doan eta epe ertain eta luzera bideratuta dagoen mugimendu baten bitartez, gure mugak zabalduz. “Pausoz pauso jarraituko dugu, atsedenik gabe”, dio Mikel Renteriak, WOPek arduradunak.
www.walkonproject.org