Imagen de cabecera noticias

SURNEK PRESTAKUNTZA JARDUNALDIA EGIN DU SANTIAGON

22 Martxoa 2016
SURNE CELEBRA UNA JORNADA FORMATIVA EN SANTIAGO
Iragan martxoaren 1ean, SURNEk antolatutako Prestakuntza Jardunaldi bat egin zen, arrakastaz, Santiagoko Puerta del Camino Hotelean.
Iragan martxoaren 1ean, SURNEk antolatutako Prestakuntza Jardunaldi bat egin zen, arrakastaz, Santiagoko Puerta del Camino Hotelean. Bertan, ESPABROKeko bazkide diren aseguru-artezkaritzei azaldu zitzaien bi erakundeen artean hitzartutako akordioa.

Galiziako bazkideei zuzendutako eta Espainiako beste zona batzuetan SURNEk errepikatu nahi duen lehenengo hitzaldia izan zen, eta helburutzat hartu zuen SURNEren ibilbidea, ezaugarriak eta produktuak zuzenean aurkeztea bertaratutakoei, Bizitza-aseguruak, Senior Istripuen asegurua eta Eguneko Baja azpimarratuz. Halaber, ESPABROK sarearentzat negoziatutako baldintzak jorratu ziren bereziki, eta lan-operatiba eta artekariarentzako arreta pertsonalizatua nabarmendu ziren.

ESPABROKek
, nazio mailako artezkaritza sare garrantzitsuenetako batek, modu positiboan baloratu zuen topaketa hori, zeren agerian uzten baitu Konpainiak eta Artezkaritzek konpartitu behar dituztela merkatuan lehiatzerakoan elkarri laguntzen dieten alderdiak, bezeroen beharrei egokitutako eta konkurrentziatik bereizitako produktuak eskaintzeko.

Aurkezpena amaituta, “coffee break” batez gozatzeko aukera  izan zuten bertaratutakoek, eta horri esker eztabaidak ezarri zituzten gerorako.

Hemendik eskerrak eman nahi dizkiegu ESPABROKen artekariei, jardunaldira etortzeagatik, eta espero dugu haien itxaropenak bete izana.

Noticias Relacionadas

14 Martxoa 2025
2025. urteak aldaketa esanguratsuak dakartza Espainiako langile autonomoentzat. Nobedade horiek honako kategoria hauetan sailkatu daitezke:
19 Otsaila 2025
Espainiako Gizarte Segurantzaren sistema eguneratu egingo da 2025ean, herritarren estaldura eta babesa hobetzera zuzendutako nobedade batzuekin.
28 Urtarrila 2025
2024ko ekitaldia hazkundeari buruzko datu onekin hasi zen Estatu Batuetan, eta indizeen jokabide bikainarekin ere bai; gainera, Europako Banku Zentralak tasak jaitsi zituen…