Imagen de cabecera noticias

SURNEK PARTE HARTU DU INADE FUNDAZIOAREN KONFIANTZA ZIRKULUA ERATZEKO EKITALDIAN, CORUÑAN

21 Otsaila 2017
SURNE ASISTE AL ACTO DE CONSTITUCIÓN DEL CÍRCULO DE CONFIANZA DE LA FUNDACIÓN INADE EN LA CORUÑA
Inade Fundazioa irabazi-asmorik gabeko erakunde bat da, “Galiziako ekonomiaren sustapenerako intereseko” erakunde izendatua. Bere zeregina da ezagutza transmititzea arriskuaren eta aseguruen kudeaketaren alorrean.
Inade Fundazioa irabazi-asmorik gabeko erakunde bat da, “Galiziako ekonomiaren sustapenerako intereseko” erakunde izendatua. Bere zeregina da ezagutza transmititzea arriskuaren eta aseguruen kudeaketaren alorrean.

Surne Konfiantza Zirkuluari atxiki zaio, hau da, Inade Fundazioaren Patronatuak  eratu zuen Aholkularitza Kontseiluari. Organo hori fundazioaren Estatutuen 27. artikuluan ezarritakoa betetzeko eratu zen, eta ekonomiaren, aseguruen eta gizartearen alorrak ordezkatzen dituen ospe handiko pertsona talde baten sostengua eta aholkularitza ditu.

Konfiantza Zirkuluaren presidente Adolfo Camposek Patronatuak urte honetarako onartu duen jarduera plana aurkeztu zuen. Bertan, azpimarratzekoa da enpresa-sarea arrisku eta  aseguruen kudeaketaren inguruan prestatzen jarraitzeko asmoa, eta, halaber, aseguruen industriak gauzatzen dituen jarduerak gizartean hedatzea eta aseguru-kultura sortzea unibertsitate-komunitateko kideen artean.

Horrez gain, Konfiantza Zirkulua Trafiko Zuzendaritza Nagusiaren Galiziako arduradunarekin eta Estatuaren Segurtasun Kidegoen ordezkariekin bildu zen, bide-segurtasunarekin, ondarearen segurtasunarekin eta zibersegurtasunarekin zerikusia duten zenbait alderdi jorratzeko.

Noticias Relacionadas

14 Martxoa 2025
2025. urteak aldaketa esanguratsuak dakartza Espainiako langile autonomoentzat. Nobedade horiek honako kategoria hauetan sailkatu daitezke:
19 Otsaila 2025
Espainiako Gizarte Segurantzaren sistema eguneratu egingo da 2025ean, herritarren estaldura eta babesa hobetzera zuzendutako nobedade batzuekin.
28 Urtarrila 2025
2024ko ekitaldia hazkundeari buruzko datu onekin hasi zen Estatu Batuetan, eta indizeen jokabide bikainarekin ere bai; gainera, Europako Banku Zentralak tasak jaitsi zituen…