Imagen de cabecera noticias

SURNEk eta BANGO artekaritzak prestakuntza-topaket

06 Azaroa 2014
SURNE y la correduría BANGO celebran un encuentro
URNEk eta Asturiasen zein Galizian bulegoak dituen BANGO artekaritzak prestakuntza-topaketa bat egin dute; SURNEk gaurkotutako produktu ezberdinak aurkeztu zituen bertan: Bizitza, Eguneko Baja eta Istripuak nabarmendu zituen.
SURNEk eta BANGO artekaritzak prestakuntza-topaketa bat egin dute

SURNEk eta Asturiasen zein Galizian bulegoak dituen BANGO artekaritzak  prestakuntza-topaketa bat egin dute; SURNEk gaurkotutako produktu ezberdinak  aurkeztu zituen bertan:  Bizitza, Eguneko Baja eta Istripuak nabarmendu zituen,  eta  baita bere lan operatiba eta artekariari eskainitako arreta pertsonalizatua ere. Bangori dagokionez, Konpainiaren egungo egoera eta etorkizuneko harremanaren gaineko xehetasunak ezagutzeko esparru gisa erabili zen.  

Artekariarekin  konplizitatea bilatzeko xede duen SURNEren estrategiaren baitan kokatzen dira era honetako topaketok, lehen eskutik ematen zaio haren lan- filosofiaren, berrikuntzen eta gainerako Konpainiekiko agertzen dituen ezberdintasunen berri.

Bangok, Asturiaseko artekaritza nagusia eta estatu mailan garrantzitsuenetarikoa,  oso positibotzat jo zituen era honetako topaketak, merkatuan lehiakorrak izateko lagungarriak  litezkeen alderdi guztiak Konpainia eta Artekaritzaren artean partekatzeko beharrizana agertzen baitute,   bezeroen beharrizanei egokitutako eta bereziak diren produktuak eskainiz.

“Taldeko sukaldaritza” saio batekin eman zitzaion jarraipena Jardunaldiari erdiguneko sukaldaritza eskola batean, bertan Bango taldekoek eta SURNEko kideek ondoren dastatu zuten menua prestatu ahal izan zuten, emaitza onargarriak baino hobeak lortuz. Hau guztia lan giro onean eta sintonian gauzatu zen. 

Noticias Relacionadas

29 Iraila 2025
2025etik aurrera, gizarte-kotizazioen sistemaren figura berri bat sartuko da indarrean: elkartasun-kuota.
10 Iraila 2025
Gobernuak planteatu du asteko gehieneko lanaldia 40 ordutik 3,7,5 ordura murriztea, soldata murriztu gabe.
29 Abuztua 2025
Hainbat urtez, lan-ongizatea zerbait “estra” izan da enpresa askorentzat, hots, denbora eta aurrekontua egonez gero eskaintzen den zerbait, edo jendeari begira “itxura ona” eman…