Imagen de cabecera noticias

SURNEk bigarren urtez jarraian izan du presentzia Innovación Aseguradora-ren sarietan

12 Maiatza 2017
SURNE repite su presencia en los premios de Innovación Aseguradora por segundo año consecutivo
Iragan maiatzaren 9ean, Innovación Aseguradorak ematen dituen sariak banatzeko ekitaldia egin zen IFEMAn (Madril).
Iragan maiatzaren 9ean, Innovación Aseguradorak ematen dituen sariak banatzeko ekitaldia egin zen IFEMAn (Madril). Sari horiek aitortzen dituzte Interneteko presentziagatik gehien nabarmentzen diren erakundeak, azterketa-alor hauetan: webgunea, online salmenta, informazioa, appak eta sare sozialak.

SURNEk lortu zuen bigarren urtez jarraian saritua izatea “Online Informaziorik Onena” kategorian, zeren Erakundearen webgune korporatiboak lehiaketaren bigarren saria jaso baitzuen, sektoreko enpresa garrantzitsuenen parte-hartzea izan duen lehiaketa honetan.

Innovación Aseguradoraren sariak nork jasoko dituen erabaki aurretik, Innovación Aseguradoraren adituek banan-banan aztertzen dituzte lehiaketan parte hartzen duten erakunde guztiak. Beraz, sariak aitortza garrantzitsuak dira sektoreak Internet eta teknologia berrien alorrean egiten dituen ahaleginetarako.

Noticias Relacionadas

29 Iraila 2025
2025etik aurrera, gizarte-kotizazioen sistemaren figura berri bat sartuko da indarrean: elkartasun-kuota.
10 Iraila 2025
Gobernuak planteatu du asteko gehieneko lanaldia 40 ordutik 3,7,5 ordura murriztea, soldata murriztu gabe.
29 Abuztua 2025
Hainbat urtez, lan-ongizatea zerbait “estra” izan da enpresa askorentzat, hots, denbora eta aurrekontua egonez gero eskaintzen den zerbait, edo jendeari begira “itxura ona” eman…