Imagen de cabecera noticias

SURNEk bere presentziari eusten dio Innovación Aseguradora-ren sarietan

13 Azaroa 2020
Premis-d’Innovación-Aseguradora-SURNE

Iragan azaroaren 12an, Innovación Aseguradorak ezagutzera eman zuen zein diren bere urteko sarien irabazleak, bere YouTube kanaletik hedatutako gala telematiko batean.
 
Sariak banatzeko ekitaldia online ingurunera eraman da oraingoan, gomendio sanitarioen eraginez. Ekitaldian, sariez gain, aseguru-etxeen testigantzak eman ziren ezagutzera. Testigantza horietan azaltzen ziren Aseguru-erakundeen Interneteko Presentziaren Rankingari buruzko azterketen aplikazio praktikoak, alegia, Innovación Aseguradorak hamarkada batetik hona garatzen dituen aplikazio praktikoak.
 
Ekitaldian ezagutzera eman ziren aseguru-etxeen interneteko presentziaren rankingaren kategorien sailkapenak: webgune osatuena, APP onena, blog onena, online salmenta-prozesurik onena eta sare sozialen kudeaketarik onena. Aseguru-erakundeek euren online kasu arrakastatsuak azaldu zituzten Innovación Aseguradora sarien banaketan.
 
RGA re International Ibéricako zuzendari nagusi Enrique Ruizek ekitaldian esan zuenez, “sariak aitortza bat dira erakundeentzat, Interneten egoteko egiten dituzten ahaleginengatik”, eta azpimarratu zuen “sari hauekin aseguru-etxeek gauzatutako berrikuntza eta digitalizazioa aitortzen direla, urtez urte gero eta garrantzi handiagoa duten bost arlotan; horrez gain, haien garrantziak jauzi kualitatibo bat egin du jasan dugun konfinamenduagatik”.
 
Ekitaldian, Alex Bilbao Surneko Merkataritza-zuzendariaren eta Jaume Pineda erakundeko ITren mezuak ikusi ahal izan ziren.

Erakunde sarituak

Ekitaldiaren azken partean, rankingaren behin betiko posizioak jakinarazi ziren. Webgune osatuenaren kategorian, lehenengo saria DASentzat izan zen. Mapfre eta Surnek ohorezko koadroa osatu dute, web atalari dagokionez.
 
Gainerako ataletan,  Mapfre irabazlea izan da APP onenean eta sare sozialen kudeaketa onenean, Seguros Bilbao blog onenean, eta AXA online salmenta-prozesu onenean.
 
Gala osoa berriz ikus daiteke esteka honetan
 
Gainera, datozen egunetan, Innovación Aseguradorak saritutako aseguru-erakundeei egindako elkarrizketa osoak hedatuko ditu; elkarrizketa horietan, Innovación Aseguradorak bere rankinga egiterakoan oinarritzat hartzen dituen analisietan oinarritutako kasu arrakastatsuak azaltzen dira.
 
Innovación Aseguradora sariak ebazten dira Innovación Aseguradorako adituek erakunde parte-hartzaile bakoitzaren hainbat alderdi aztertu ondoren, eta aitortza garrantzitsua dira sektoreak Internet eta teknologia berrietan egiten duen ahalegin berritzailearentzat.

Noticias Relacionadas

19 Azaroa 2024
Laneko prebentzioari buruzko araudiaren bilakaera aurrera doan arren, eta horri esker ekoizpen-jarduera gero eta seguruagoa izan behar dugun arren, lanaldiko istripu hilgarrien…
12 Azaroa 2024
Argi dago gizartea etengabe ari dela eboluzionatzen eta aldaketa bakoitzarekin onurak sortzen direla, baina baita kontraesanak ere.
31 Urria 2024
Bigarren hiruhilekoan, EBZ izan zen interes-tasak jaisten hasi zena, zortzi urte igaro eta gero; horren ostean, berriz, irailaren 18an, FED  hasi zen murrizketekin, aurreneko aldiz