Imagen de cabecera noticias

Surnek bere posizioa indartu du, SURNEDEPENDENTZIA KAPITALA modalitate berriarekin.

13 Apirila 2010
Nace SURNEDEPENDENCIA
SURNEk produktu berri bat abiatu du Dependentziaren alorrean, SURNEDEPENDENTZIA KAPITALA.
SURNEk produktu berri bat abiatu du Dependentziaren alorrean, SURNEDEPENDENTZIA KAPITALA ; kasu horretan, Dependentziaren prestazioa kapital moduan ordaintzen da, ordainketa bakarrean. Produktu hori gehitzen zaio dependentzia aseguruarentzat jadanik zegoen modalitateari, alegia, aldizkako errenten modalitateari.

“Horren bidez, erantzun positiboa eman nahi diegu gure kolaboratzaile eta artekariek helarazi dizkiguten kezka eta beharrei, zeren uste baitzuten azkeneko bezeroarentzat erakargarriagoa zela kapital formako prestazioaren aukera”, azaldu du Alex Bilbao Surneren Merkataritza Zuzendariak. 

Produktu horrek bai Dependentzia Larria eta bai Dependentzia Handia babesten ditu, eta 69 urte bete arte kontrata daiteke, gehienez 300.000 €ko kapitalarekin Dependentzia Larriaren kasuan eta 600.000 €ko kapitalarekin Dependentzia Handiaren kasuan.

Noticias Relacionadas

14 Martxoa 2025
2025. urteak aldaketa esanguratsuak dakartza Espainiako langile autonomoentzat. Nobedade horiek honako kategoria hauetan sailkatu daitezke:
19 Otsaila 2025
Espainiako Gizarte Segurantzaren sistema eguneratu egingo da 2025ean, herritarren estaldura eta babesa hobetzera zuzendutako nobedade batzuekin.
28 Urtarrila 2025
2024ko ekitaldia hazkundeari buruzko datu onekin hasi zen Estatu Batuetan, eta indizeen jokabide bikainarekin ere bai; gainera, Europako Banku Zentralak tasak jaitsi zituen…