Ohikoa den bezala, Surnek bere urteroko Batzar Nagusia egin du, 500 mutualistaren baino gehiagoren presentziarekin.
Ohikoa den bezala, Surnek bere urteroko Batzar Nagusia egin du, 500 mutualistaren baino gehiagoren presentziarekin. Batzarra Bilboko Guggenheim Museoan egin zen, eta bertan 2013ko ekitaldiari dagozkion datuak aurkeztu ziren. Beraren Zuzendari Nagusi Rafael Urrutia jaunaren esanetan, datu horiek “ontzat emateko mailatik gorakoak” izan dira.
Hori baino lehen, Alberto Uriarte Presidente jaunak Erakundeak gauzatutako jarduera eta proiektu nagusiak laburbildu zituen; halaber, aseguru-sektorearen eguneroko gaiak jorratu zituen, bizitza eta pentsioen alorrean. Bere aurkezpenean, oraingo egoera ekonomikoa aztertu zen, aurreikuspen osagarriaren bilakaeran duen eragina aztertzeaz batera -SURNEk Surnepentsioa BGAEren bidez garatzen du jarduera hori-. Hain zuzen ere, 25 urte bete berri dira Surnek bere lehenengo Surnepentsioa Banakako Aurreikuspen Plana 1988aren amaieran abiatu zuenetik, eta, hortaz, aitortza berezia egin zitzaien 25 urte hauetan Planaren partaide gisa iraun duten bazkide aurrendariei, omenaldi baten bitartez.
2013ko ekitaldiaren amaierako zifra esanguratsuenei dagokienez, jakinarazi zen erakundeak kudeatutako aktiboak 500 eurotik gorakoak izan zirela eta emaitza operatiboa 2,6 milioi eurokoa izan zela; gainera, Surnek jarraitzen du aseguru-erakundeen talde nagusiaren baitan, kaudimen mailaren arabera, Seguruen eta Pentsio Funtsen Zuzendaritza Nagusiak bildutako informazioaren arabera.
Bertaratutako mutualistek Erakundearen kontuak onartu zituzten, eta horren ostean koktel batez gozatu ahal izan zuten Museoko atrioan.