SURNE atxiki egin zaio “WOP, The Walk On Project” proiektuari; berau fundazio bat da, jarduerak antolatzen dituena musika, kultura, kirol eta hezkuntzaren inguruan, endekapenezko gaixotasun neurologikoentzako sendatze-terapiak bilatzen duen ikerkuntza medikora zuzentzen diren funtsak biltzeko xedez.
SURNE atxiki egin zaio WOP, The Walk On Project proiektuari; berau fundazio bat da, jarduerak antolatzen dituena musika, kultura, kirol eta hezkuntzaren inguruan, endekapenezko gaixotasun neurologikoentzako sendatze-terapiak bilatzen duen ikerkuntza medikora zuzentzen diren funtsak biltzeko xedez.
Gainera, WOPen beste helburu bat da “oso arruntak ez diren” gaixotasunak dibulgatzea eta haien inguruan sentsibilizatzea. Beraren hurrengo jarduera itsasadarrean egingo den lehenengo ahate lasterketa izango da, 20.000 ahate baino gehiago lortzea xedetzat hartuta. Ahate lasterketa original hau Salbe Zubitik abiatuko da eta Euskalduna Jauregian amaituko da, jai handi batekin eta askotariko jarduera, kontzertu eta jolasekin, familian gozatzeko, Bilboko Itsasadarra Itsas Museoan, datorren urriaren 13an.
Parte hartzea oso erraza da; izan ere, lasterketa horretan parte hartzeko ticketak www.wopato.com webgunearen bidez erosten dira. Lasterketa zuzenean ikus ahal izango da, edo streaming bitartez, zeren ahate guztiak geolokalizatuta egongo baitira denbora errealean. Hala, une orotan jakin ahal izango da non dauden, www.wopato.com webguneko aplikazio baten bidez eta telefono mugikorrean. Teknologia horri esker, edozein pertsonak, munduko edozein puntutatik, jardueran parte har dezake eta bere “WOPato” ahatearekin korrika egin. SURNEk hiru urteko lankidetza sasoi bat hasi du, erakundea garatzen ari den babes-jardueren baitan.
SURNEk lan filosofia eta helburuak baloratu ditu, baita proiektu konpartituak alor sozialean abiatzeko aukera ere.