Imagen de cabecera noticias

SURNEk Arrisku eta Larrialdien Kudeaketaren X. Jardunaldiak babesten ditu

20 Maiatza 2016
SURNE patrocina las X Jornadas de Gerencia de Riesgos y Emergencias
Jardunaldiak maiatzaren 23tik 27ra egingo dira, Donostian, eta elementu erakargarri askorekin datoz
Jardunaldiak maiatzaren 23tik 27ra egingo dira, Donostian, eta elementu erakargarri askorekin datoz, hala nola hainbat gairi buruzko 25 txostenak; izan ere, besteak beste, gai hauek jorratzen dituzte: psikologoen lana larrialdietan; segurtasunaren alorreko nobedade teknikoak eta materialen alorrekoak; errefuxiatuen eremuan egiten den lana; edo arrisku eta zuhurtziagabekeriaren delituen legezko inplikazioak.
 

Zalantzarik gabe, une ikusgarriena maiatzaren 23an -astelehena- izango dugu. Bertan, larrialdi-ariketa bat egingo da Easo Institutu Politeknikoan, hamarka boluntarioaren parte-hartzearekin, suhiltzaile, sanitario eta udaltzainekin batera, kanpainako ospitalearekin eta zaurituen ebakuazioarekin.

Jardunaldiak egiten diren egunetan, karpa bat jarriko da EHUko Korta eraikinaren kanpoaldean. Bertan, segurtasunari eta larrialdietan jokatzeko moduari buruzko jarduera didaktikoak  egingo dira, 200 haurri baino gehiagori zuzenduta. Egun berberetan, prestakuntza-bisitaldiak egingo dira Donostiako jubilatuen etxeetan, instalazio elektrikoak segurtasunez erabiltzeari buruzko aholkuak emateko.

Mapfe, Surne, Abar Informática eta Infotres-ek babesten dituzten jardunaldi hauen helburua da arrisku eta larrialdien kudeaketarekin lotutako ezagutza dibulgatzen laguntzea, bai profesionalen artean eta bai biztanleria osoan. Horretarako, interesatuta dauden guztiak bertaratu ahal izango dira UPV/EHUko Jose Mari Korta eraikinean emango diren hitzaldietara.

Gainera, saio guztiak streaming bidez ere jarrai daitezke zuzenean, euskal unibertsitate publikoaren lankidetzari esker. Unibertsitatea da jardunaldien antolatzaileetako bat, Donostiako suhiltzaile eta udaltzaingoarekin eta MARSHekin batera.

Noticias Relacionadas

14 Martxoa 2025
2025. urteak aldaketa esanguratsuak dakartza Espainiako langile autonomoentzat. Nobedade horiek honako kategoria hauetan sailkatu daitezke:
19 Otsaila 2025
Espainiako Gizarte Segurantzaren sistema eguneratu egingo da 2025ean, herritarren estaldura eta babesa hobetzera zuzendutako nobedade batzuekin.
28 Urtarrila 2025
2024ko ekitaldia hazkundeari buruzko datu onekin hasi zen Estatu Batuetan, eta indizeen jokabide bikainarekin ere bai; gainera, Europako Banku Zentralak tasak jaitsi zituen…