Imagen de cabecera noticias

SURNE ondoen baloratutako konpainia izan da ADECOSE sarietan, bere zerbitzuaren kalitateagatik

08 Otsaila 2023
Premios Estrella ADECOSE

Gainera, ADECOSEk kontsideratzen du SURNE konpainiarik onena dela Istripuen aseguru indibidual eta kolektiboan, Bizi-/Arrisku-aseguru indibidual eta kolektiboan eta Bizitza eta Aurrezki-pentsioen aseguru indibidual eta kolektiboan.

Zortzi urte jarraian sailkapenaren postu gorenetan

ADECOSEk aurkeztu du ADECOSE 2022 Barometroaren XIV. Edizioa, modu presentzialean, Madrilgo Hyatt Regency Hesperia hotelean. Bertan, elkarteko artezkariek SURNE saritu dute, zerbitzuaren kalitateagatik emandako balorazio orokorrean Konpainiarik onena dela iritzita; profesional horien ustez, SURNE da lagun eta senideei gehien gomendatuko lieketen konpainia, eta berarekin  nahi izango lukete lanean jarraitu.

Gainera, beste urte batez, SURNEk baloraziorik onena lortu du Istripuen aseguru indibidual eta kolektiboan, Bizi-/Arrisku-aseguru indibidual eta kolektiboan eta Bizitza eta Aurrezki-pentsioen aseguru indibidual eta kolektiboan.

Azken zazpi urteetako maila goratuz.

Gure aldetik, eskerrak ematen dizkiegu  ADECOSEri eta parte hartu duten profesional guztiei, saritutako gainerako konpainiak zoriontzeaz batera.

Martín Navaz ADECOSE presidenteak Barometroaren emaitzak aurkeztu zituen, eta nabarmendu zuen parte-hartzea inoizko handiena izan dela; izan ere,Elkarteko artekaritzen % 89,4k erantzun dute, eta inkestak 1.298 erantzun jaso ditu.

Beste alde batetik, Barometroan emaitzarik onenak lortzen dituzten konpainiak modu objektiboan aitortzera zuzendutako ADECOSE Izar Sari hauek sektorean ospe handiena duten sarietako bat izatera iritsi dira dagoeneko.

Aitortza honen alderik onena da talde-aitortza bat dela, hau da, zerbitzurik onena eskaintzeko xedez Surnen –bulegotik edo etxetik- dihardugun guztion lana baloratzen duela. Gainera, gustatzen zaigu emaitza testuinguruan jartzea eta ikustea zer aseguru-etxerekin “lehiatzen” ari garen, honetan tamainak garrantzi gutxi duela ikusteko.

Barometro osoa kontsulta dezakezu hemen.

Noticias Relacionadas

22 Martxoa 2023
Argazki hau irudi bat baino askoz ere gehiago da, zeren sinbolizatzen baitu Surnek WOPekin, zientziarekin eta osasunarekin hartuta duen konpromisoa.
15 Otsaila 2023
Eredu berriaren jokabideak sortzen dituen emaitzak ikusi bitartean, jadanik aurreratu dira gogoeta eta konklusio batzuk eredu berriak autonomoen errealitatean izango duen inpaktuaz
13 Otsaila 2023
Surnen hitzeko jendea gara, eta horrela da bai gure bezeroentzat eta bai gure laguntzaile eta artekarientzat; horregatik, bagaituzula esaten dugunean… bagaituzulako da.