Imagen de cabecera noticias

SURNE, KAUDIMENDUNEN ARTEAN.

09 Urtarrila 2013
SURNE, ENTRE LOS MÁS SOLVENTES.
Gauzak ondo egiten direnean emaitzak etorri datoz. Beste urte batez, 2011ko aseguratzaile kaudimendunen artean agertu da berriro Surne, eta nabarmen agertu ere: 21. postu azpimarragarrian.
SURNE, KAUDIMENDUNEN ARTEAN.

Gauzak ondo egiten direnean emaitzak etorri datoz. Beste urte batez, 2011ko aseguratzaile kaudimendunen artean agertu da berriro Surne, eta nabarmen agertu ere: 21. postu azpimarragarrian. Aseguranza aldizkariak burutu du aipatu rankinga Aseguru eta Pentsio Fondoen Zuzendaritza Nagusiak eskainitako datuen bidez. Sailkapen horretan 2011 eta 2010eko estaldura portzentajeak sartu dira eta baita iragan ekitaldiko emaitzaren bolumena ere.

Kaudimenaren gaineko ranking horretan, gaurkotasun handiko kontzeptua egun finantza esparru guztietan, hartutako arrisku eta entitatearen tamainaren arabera legalki exijitutako gutxiengoei jarraiki bere baliabide propioen gehiegizko proportzioaren arabera sailkatzen dira aseguru-etxeak.

Lotura honetan egiaztatu ditzakezu datu guztiak:
RANKING SOLVENCIA 2011 (ASEGURANZA)

Gure mutualistak seguru sentitu daitezela eta denok beharrezkoa dugun lasaitasuna eskaintzea atsegin dugu, hortaz, gure estaldura eta errentagarritasun bikainez gain, konfiantza eskaini dioten Mutua estatu mailako kaudimendunen artean dagoela jakiteak plus gehigarri bat da eurentzat, eta harro egoteko arrazoia Surnerentzat.

Noticias Relacionadas

29 Iraila 2025
2025etik aurrera, gizarte-kotizazioen sistemaren figura berri bat sartuko da indarrean: elkartasun-kuota.
10 Iraila 2025
Gobernuak planteatu du asteko gehieneko lanaldia 40 ordutik 3,7,5 ordura murriztea, soldata murriztu gabe.
29 Abuztua 2025
Hainbat urtez, lan-ongizatea zerbait “estra” izan da enpresa askorentzat, hots, denbora eta aurrekontua egonez gero eskaintzen den zerbait, edo jendeari begira “itxura ona” eman…