Datorren larunbatean, ekainak 5, ia 40 itsasontzik parte hartuko dute 1964an sortu zen txapelketa historiko honetan.
Pandemiaren eraginez orain dela urtebete ezin egitearen ostean, Abrako bizkaitar uretara itzuliko da, 13:00etatik aurrera, estropada klasikoetako bat: XVI. SURNE Estropada - 56. Eskarra Saria. Aurten, gainera, J80 klaseko Euskadiko Txapelketa izango da. Ekain honetatik irailaren amaierara arte, Abrako Itsas Klub – Errege Sporting Klubaren egutegiko estropada garrantzitsu gehienak egiten dira; honek, gainera, "II International Women's Sailing Cup" antolatu zuen orain dela egun batzuk. J80 klaseko gurutzaontzi eta itsasontzientzako zita esanguratsuenetako bat ekainaren 5 eta 6ko asteburu honetan iritsiko da, eta iragartzen du belaren txapelketa nagusiak (Espainiako J80 Kopa barne sartuta) Abrara gerturatzen ari direla.
Eskarra Sari historiko honen lehenengo edizioa 1964an izan zen, ospe handia hartu duen euskal belaren proba historiko bat abiatuz. Larunbat honetan 57 urte betetzen dira hasiera gogoangarri hartatik (56 edizio, 2020koa bertan behera utzi ondoren). Ia 40 itsasontzi izango dira, J80 klaseko gurutzeontzi eta monotipoak –estropaden batzordeak 13:00etarako programatu du irteera-, garaipena lortzeko nabigatuko dutenak, tripulazioen artean oso erakargarria den estropada honetan, zeren Areetako Klubaren egutegi zabalaren berezienetako bat dela uste baitute.
Horrexegatik, estropadalariak ahalegintzen dira euren itsasontziaren izena inskribatzen Eskarra Sariaren irabazle absolutuak altxatuko duen garaikurrean. Saria Abrako Itsas Klub - Errege Sporting Klubeko presidente izandako Ramón Zubiriaren ekimen eder batez sortu zen, iragan mendeko 60ko hamarkadan, José Luis Azqueta eta beraren 'Eskarra’ belaontzia omentzeko. Kantauri itsasoko ontzidiaren hamarka unitate agertuko dira XVI. SURNE Estropada – 56. Eskarra Sari honetara. Gehien espero diren probetako gisa finkatu da, eta orain dela hamazazpi urte bere izena aldatu zuen babesletza arrazoiengatik. Txapelketa klasiko honi J80 klase indartsuaren Euskadiko Txapelketa gehitzen zaio. Izena eman duten monotipo horien zerrendan honako hauek daude: ‘Biobizz’, ‘Mandovi’, ‘Fhimasa’, ‘Vissi’, ‘Dorsia Covirán Sailing Team’, ‘Decoexsa’, ‘Marina Rubicón’, ‘Dr. Chacartegui’, ‘Enbata 80’, ‘Zeoestrés’, ‘NJ’, ‘Freus’, ‘Wilco’, ‘Hib-Brut’, ‘Katxoka’, ‘Etnia Barcelona’, ‘Jet Set’ eta ‘Pilgrim’.
Probaren antolatzailea Abrako Errege Itsas Klub – Errege Sporting Kluba da, Euskadiko Bela Federazioa ordezkatuz, SURNEren babesarekin eta Getxoko Udalaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Euskadiko eta Bizkaiko Bela Federazioen eta Espainiako J80en Jabeen Elkartearen lankidetzarekin.