Imagen de cabecera noticias

SURNE Eskarra Estropada–Garaikurraren babeslea da

25 Ekaina 2012
SURNE patrocina la Regata Trofeo Eskarra
Iragan asteburuan, bilbotar Abrako uretan, Abrako Itsas Klub-Real Sporting Clubak antolatuta, euskal belaren egutegian tradizio luzeena duten estropadetako bat egin zen: SURNE-Eskarra Garaikurra.
Iragan asteburuan, bilbotar Abrako uretan, Abrako Itsas Klub-Real Sporting Clubak antolatuta, euskal belaren egutegian tradizio luzeena duten estropadetako bat egin zen: SURNE-Eskarra Garaikurra. 1964an sortutako estropada hau proba erakargarrienetako bat bihurtu da honezkero, euskal estropadalariek badakite gorriz markatutako hitzorduetako bat dela, eta badute itxaropena beren itsasontziaren izena ikusteko irabazleak jasoko duen garaikur dotorearen behealdeko inskripzioetan. Aurtengo irabazleak izan ziren Mikel Emaldiren “Maitena”, gurutzontzi klaseko itsasontzien artean, eta Ignacio Real de Asúaren “Montarto”, J80 klasean. “Maitenaren” patroia Toño Gorostegui izan zen, zilarrezko domina Joko Olinpikoetan eta munduko txapelduna Doresterekin. SURNE Estropadak edizio guztietako ohiko gonbidatua izan zuen berriz: euria. Dena dela, gutxienez haizea, 18 eta 20 korapilo bitartekoa, eta bi metroko olatuak, lagungarriak izan ziren estropadaren ikusgarritasunerako.

Noticias Relacionadas

19 Azaroa 2024
Laneko prebentzioari buruzko araudiaren bilakaera aurrera doan arren, eta horri esker ekoizpen-jarduera gero eta seguruagoa izan behar dugun arren, lanaldiko istripu hilgarrien…
12 Azaroa 2024
Argi dago gizartea etengabe ari dela eboluzionatzen eta aldaketa bakoitzarekin onurak sortzen direla, baina baita kontraesanak ere.
31 Urria 2024
Bigarren hiruhilekoan, EBZ izan zen interes-tasak jaisten hasi zena, zortzi urte igaro eta gero; horren ostean, berriz, irailaren 18an, FED  hasi zen murrizketekin, aurreneko aldiz